Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Marzo 2018 >
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

hitzaldia

  • "Angula ustelak" elkartasun birako hitzaldia
    07 de Marzo (Usurbil)
    Organizador: Gipuzkoa Zutik
    Hora: 19:00

    VER MÁS

    Lugar: Sutegiko auditorioa
    Población: Usurbil

    Zehaztasunak: "Angula ustelak, zer gertatzen da Euskal Erregimenari aurre egiten badiozu?" izenburua dauka eta herrian herriko eragileekin elkarlanean antolatu dugu Gipuzkoa Zutikeko kideok. Kasu benetan larria da Euskal Herri osoan jendea ohartarazi nahi dugu jokoan dagoenaz. Gaur egun inoiz baino indartsuago eta gupidagabeago agintean dagoen Euskal Erregimenaren politika nolakoa den oso errepresentatiboa da Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen kasua. Irailean epaituko dituzte Gipuzkoar guztiontzat ekonomikoki kaltegarria eta Donostialdeko milaka herritarren osasunarentzat arrisku garbia den erraustegia gelditzeagatik. Ondasun pertsonaletatik 100.000.000 (ehun milioi euro) eskatzen dizkiete. Erabat onartezina.
    Gure irakurketa: Zer dago jokoan? Herritarrak gertatzen ari denaren gainean informatzea da lehen helburua. Herriz herri gogoeta eta eztabaida egitea ere bai, erakunde publikoetan politika egiteko moduez, gaur egun bizi dugun egoeraz. Intxaurrandieta eta Errazkini herritarron babesa adieraztea ere helburua da, herritarron osasunaren eta diru publikoaren defentsan hartu zutelako erraustegia gelditzeko erabakia". 
    Informazio gehiago: https://www.facebook.com/angula.ustelak.9

ikastaroa

  • "Sagarrondotik sagardora" ikastaro zikloa
    03 de Marzo (Usurbil)
    Organizador: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa eta Usurbilgo Udala.
    Hora: 09:00-13:00

    VER MÁS

    Lugar: Potxoenea
    Población: Usurbil

     "Sagarrondotik Sagardora", ikastaro praktikoa
    Saioen egutegia:
    -Otsailak 10: "Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa", Aitor Etxeandiarekin.
    -Martxoak 3: "Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak", Aitor Etxeandiarekin.
    -Martxoak 17: "Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa", Josu Osarekin.
    -Apirilak 7: "Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua", Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondorekin.
    -Apirilak 21: "Ilargia eta egutegi biodinamikoa", Xabier Akizurekin.
    -Ekainak 2: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", Aitor Etxeandiarekin.
    -Uztailak 14: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa", Josu Osarekin.
    -Irailak 8: "Sagarraren heldutasun analista. Etxean sagardoa egiteko hastapenak", Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiainekin.

    Prezioa: 96 euro ikastaro guztiko saioak, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Egun solteetan ere izena eman daiteke. Horretarako Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan jarri.
    Izen ematea eta argibide gehiago:
    943 361 114
    alkartasuna@usurbil.com
    alkartasuna.eus/euskara/produktuak/ikastaroak

Bilerak

  • Txosna Batzordearen bilera
    02 de Marzo (Usurbil)
    Organizador: Txosna Batzordea
    Hora: 22:30

    VER MÁS

    Lugar: Sutegiko auditorioa
    Población: Usurbil

    Zehaztasunak: "Adi gazte! Denbora aurrera doa... eta ohartzerako herriko jaiak gerturatzen ari zaizkigu. Aurtengoan Ek. 28 - Uzt. 2 bitarte ospatuko dira eta dagoeneko prestaketa lanekin hasi da Jai Batzordea. Gazteok ere gure festak ilusioz eta indarrez ospatu nahi ditugu eta beraz, aurten ere Txosnaguneko egitarau propioa burutzea erabaki dugu. Jai hauek ere zureak egin nahi badituzu, gogo handiz hartuko zaitugu datorren ostiralean (martxoak 2) gaueko 22:30tan Sutegiko aretoan egingo dugun bilera irekian. Animatu, herriak eskertuko dizu, zuk eskertuko duzu! Jaiak herritik eta herriarentzat! Gora jai herrikoi, parekide eta euskaldunak!".

  • Udalbatzaren ezohiko osoko bilkura
    05 de Marzo (Usurbil)
    Organizador: Usurbilgo Udala
    Hora: 18:00

    VER MÁS

    Lugar: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa
    Población: Usurbil

    Gai zerrenda:
    1-Zumarte Musika Eskola birgaitu eta handitzeko Exekuzio Proiektua onartzea.
    2-Zumarte Musika Eskola birgaitu eta handitzeko obra kontratua esleitzeko kontratazio espedientea.
    3-Galdera-eskaerak.

Haurrentzako zinema

  • Haurrentzako zinea: "Axel, heroi txikia"
    04 de Marzo (Usurbil)
    Organizador: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.
    Hora: 17:00

    VER MÁS

    Lugar: Sutegiko auditorioa
    Población: Usurbil

    Sinopsia: "Barabooko gazte zalapartaria da Axel. Egun batean, Bontas basoak hiria salbatuko duenaren ametsaldia izango du eta Bontas basora bidaiatzea erabakiko du, Jono bere lagun lotsatiarekin batera. Iman Beltza Bailarako harri flotatzaileen bitartez egiten duen bidaian zehar arrisku handiekin egingo dute topo, baina lagunak ere egingo dituzte, Pootron izeneko ostruka erraldoia esaterako, zeina bere lagun leiala bilakatuko den. Bere buruari benetako heroi bat dela erakusteko, ordea, Axelek Musker Erregeari egin beharko dio aurre. Musker Erregeak Bonta basoko landare guztiak bere menpe izatea eskatuko du Gaga printzesa askatzearen truke".
    Sarrera: 3 eurotan egunean bertan salgai Sutegin.

Zinea

  • 15. Laburbira
    04 de Marzo (Usurbil)
    Organizador: NOAUA! Kultur Elkartea
    Hora: 19:30

    VER MÁS

    Lugar: Sutegiko auditorioa
    Población: Usurbil

    Sarrera: doan.
    Eskainiko diren film laburrak: 
    Ilunpetan (Koldo Carranza)
    Night Shift (Izaskun Arandia)
    Higadurak (Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola)
    Ejecutor (Javi Arriaga)
    Tazan (UDA films)
    Areka (Atxur animazio taldea)
    Kreba ( Oier Fuentes)
    Zulo (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga)
    Informazio gehiago: 
    http://topagunea.eus/laburbira/

Kantaldia

  • Ikastolaren 50. urtemugako abestiaren grabaziorako entsegua
    02 de Marzo (Usurbil)
    Organizador: Udarregi Ikastola
    Hora: 16:30

    VER MÁS

    Lugar: Udarregi Ikastolaren Agerialde eraikineko musika gela
    Población: Usurbil

    Zehaztasunak: Ikastolak aurten beteko duen mende erdia dela eta, abestia sortu eta grabatzera doaz, martxoaren erdialdean. Entseatzen hasiak dira. Aurreko larunbatean egin zuten lehen proba. Ostiral honetarako deitu dute hurrengo entsegu saioa. Bi aste barru izango da grabazioa. “Ikastolako guraso, guraso ohi, aiton-amonak kanta batean zuen ahotsa, zuen parte hartzea, betirako hor gera dadin, gonbita luzatzen dizuegu”, adierazi digute Udarregi Ikastolatik. Abestia erraz, 10 minutuetan ikasteko modukoa dela ohartarazten dute. “Ahotsaren kalitatea baino garrantzitsuagoa da parte hartzearen nahia, onartu duzuen hori eta ez geratu atzean, zuen bizitzako grabaketa honetan”, luzatzen du gonbita, Udarregi Ikastolako musika irakasle Jaione Eskuderok. Adi beraz deialdi hauei:
    -Martxoak 2, ostirala, 16:30 Entsegu saioa, Udarregi Ikastolaren Agerialde eraikineko musika gelan.
    -Martxoak 13-16: grabaketak.

Deialdia

  • Odol ematea
    05 de Marzo (Usurbil)
    Organizador: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea
    Hora: 18:00-20:30

    VER MÁS

    Lugar: anbulatorioa
    Población: Usurbil

Martxoak 8

  • #M8 Greba feminista
    08 de Marzo (Usurbil)
    Organizador: Euskal Herriko Mugimendu Feminista
    Hora: 11:00

    VER MÁS

    Lugar: udaletxe aurrean
    Población: Usurbil

    11:00-15:00/ 18:00-22:00 Euskal gehiengo sindikalak (LAB, ELA, Steilas, ESK, Hiru eta EHNE) deitutako lan uzteak.
    11:00 Agerraldia Usurbilgo udaletxe aurrean.
    12:00/20:00 Mobilizazioak. Donostiakoak Bulebarretik.

    Informazio gehiago:
    Twitter: @m8EuskalHerria
    Facebook: M8EuskalHerria
    m8grebafeminista@gmail.com
    grebafeminista.wordpress.com

Dantza emanaldia

  • Ttarlak 25 urte
    del 13 de Abril al 27 de Marzo (Hernani)
    Organizador: Ttarla dantza taldea
    Hora: 22:00

    VER MÁS

    Lugar: Kiroldegiko frontoia
    Población: Hernani
    Sarrerak salgai Txili eta Garin tabernetan

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Contacto | Accesibilidad | Aviso legal
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil