Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Marzo 2018 >
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

Bilerak

  • Txosna Batzordearen bilera
    02 de Marzo (Usurbil)
    Organizador: Txosna Batzordea
    Hora: 22:30

    VER MÁS

    Lugar: Sutegiko auditorioa
    Población: Usurbil

    Zehaztasunak: "Adi gazte! Denbora aurrera doa... eta ohartzerako herriko jaiak gerturatzen ari zaizkigu. Aurtengoan Ek. 28 - Uzt. 2 bitarte ospatuko dira eta dagoeneko prestaketa lanekin hasi da Jai Batzordea. Gazteok ere gure festak ilusioz eta indarrez ospatu nahi ditugu eta beraz, aurten ere Txosnaguneko egitarau propioa burutzea erabaki dugu. Jai hauek ere zureak egin nahi badituzu, gogo handiz hartuko zaitugu datorren ostiralean (martxoak 2) gaueko 22:30tan Sutegiko aretoan egingo dugun bilera irekian. Animatu, herriak eskertuko dizu, zuk eskertuko duzu! Jaiak herritik eta herriarentzat! Gora jai herrikoi, parekide eta euskaldunak!".

Zinea

  • Tres anuncios en las afueras filma (JBGA)
    02 de Marzo (Lasarte-Oria)
    Hora: 22:00etan

    VER MÁS

    Lugar: Manuel Lekuona kulturetxean
    Población: Lasarte-Oria
    Okendo zinema taldearen eskutik, Tres anuncios en las afueras filma eskainiko dute. Jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpitituluekin. Sarrera, 5, 50 euro.

Kantaldia

  • Ikastolaren 50. urtemugako abestiaren grabaziorako entsegua
    02 de Marzo (Usurbil)
    Organizador: Udarregi Ikastola
    Hora: 16:30

    VER MÁS

    Lugar: Udarregi Ikastolaren Agerialde eraikineko musika gela
    Población: Usurbil

    Zehaztasunak: Ikastolak aurten beteko duen mende erdia dela eta, abestia sortu eta grabatzera doaz, martxoaren erdialdean. Entseatzen hasiak dira. Aurreko larunbatean egin zuten lehen proba. Ostiral honetarako deitu dute hurrengo entsegu saioa. Bi aste barru izango da grabazioa. “Ikastolako guraso, guraso ohi, aiton-amonak kanta batean zuen ahotsa, zuen parte hartzea, betirako hor gera dadin, gonbita luzatzen dizuegu”, adierazi digute Udarregi Ikastolatik. Abestia erraz, 10 minutuetan ikasteko modukoa dela ohartarazten dute. “Ahotsaren kalitatea baino garrantzitsuagoa da parte hartzearen nahia, onartu duzuen hori eta ez geratu atzean, zuen bizitzako grabaketa honetan”, luzatzen du gonbita, Udarregi Ikastolako musika irakasle Jaione Eskuderok. Adi beraz deialdi hauei:
    -Martxoak 2, ostirala, 16:30 Entsegu saioa, Udarregi Ikastolaren Agerialde eraikineko musika gelan.
    -Martxoak 13-16: grabaketak.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Contacto | Accesibilidad | Aviso legal
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil