Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Abril 2019 >
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     

Kontzertua

  • 15. Soinurbil Musika Astea: Zarauzko eta Zumarteko biolin jotzaileen kontzertua
    04 de Abril (Usurbil)
    Organizador: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Hora: 18:30

    VER MÁS

    Lugar: Sutegiko auditorioa
    Población: Usurbil

    Zehaztasunak: "Imanol Urbieta Udal musika Eskola 2013ko irailean sortu zen. Zarauzko udalerrian musika jarduera guztiak garatzen laguntzea da bere helburu nagusia. Gaur egun 450 ikasle ditu eta 16 irakaslez osatutako musika eskola da. Gaurko honetan biolin eta perkusioko ikasleek, urtean zehar prestatzen ari diren lana eskainiko dute Usurbilen". 

izen ematea

  • Izen ematea, Usurbil F.T.-ren kirol txokoetan
    04 de Abril (Usurbil)
    Organizador: Usurbil F.T
    Hora: 17:30-19:00

    VER MÁS

    Lugar: Usurbil F.T.-ren Haraneko bulegoa
    Población: Usurbil

    Kirol txokoak
    Epea: apirilaren 23tik 27ra, asteartetik larunbatera.
    Ordutegia: 9:30-13:00.
    Tokia: gune nagusia Harane futbol zelaia izango da. Baina hainbat tokitan ibiliko dira: Oiardo Kiroldegian, frontoian, herrian zehar...
    Nori zuzendua: LH 1-6 maila arteko ikasleei, 6-12 urte artekoei.
    Izena emateko:
    -Izen emate orria bete.
    -50 euroko ordainketa egin ondoko kontu zenbakian, haurraren izen-abizenak eta kontzeptuan “Aste Santua” adieraziz: 2095 5069 06 1071029051 (Kutxa).
    -Izen emate orria eta ordainagiria, apirilaren 2an aurkeztu, 16:30-17:00 artean Oiardo Kiroldegiko sarreran Zirimarako hezitzaileari edo apirilaren 4an, 17:30-19:00 artean Usurbil Futbol Taldeak Harane futbol zelaian duen bulegoan utzi.
    Informazio gehiago: Usurbil F.T.-ren Haraneko bulegoan, futusurbil@yahoo.es helbidean. 

Bisita

  • Harria Hitz bisita gidatua
    del 04 de Abril al 04 de Mayo (Usurbil)
    Organizador: Usurbilgo Udala
    Hora: 10:00

    VER MÁS

    Lugar: Usurbilgo frontoia
    Población: Usurbil

    Zehaztasunak: "Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez (Dema Plaza, Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Jose Luis Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Alejandro Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua), Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.


    Gidaria: Ismael Manterola (Artearen Historiako irakaslea EHUn)


    Hizkuntza: Azalpenak euskaraz emango dira.


    Informazio eta erreserbak: Bisita doakoa izango da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. 25 lagun, gehienez. Tfnoa.: 688 81 80 17, info@kultour.pro 

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Contacto | Accesibilidad | Aviso legal
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil