Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Julio 2019 >
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    

ikastaroa

  • UEU-ren udako ikastaroen baitako Jakin Jardunaldia
    del 11 de Julio al 12 de Julio (Usurbil)
    Organizador: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala
    Hora: 9:00

    VER MÁS

    Lugar: Artzabal
    Población: Usurbil

     47. UDAKO IKASTAROAK: JAKIN JARDUNALDIAK
    Jardunaldi egunak: uztailak 11-12.
    Tokia: Artzabal.
    Ordutegia: uztailaren 11n (osteguna), 9:00-17:00 artean; uztailaren 12an (ostirala), 9:00-14:00 artean.
    Ordu kopurua: 10 ordu.
    Matrikula prezioa: 10 euro.
    Matrikulazio epea: maiatzaren 13tik uztailaren 9ra.
    Zehaztasunak: "Maitasuna politikoa da ideologia bat delako eta bizikera eta bizileku eredu jakin batzuk eraikitzen dituelako. Maitasuna ulertzeko dugun moduak gizarte harreman eta gizarte antolamendu jakin batzuk eratzen ditu eta horiek berekin dituzte botere harremanak eta menderakuntza moduak. Harremanen arkitektura horrek guztiak bere hirigintza eta bere arkitektura ditu. Ikus dezagun nolakoa den maitasunaren ideologiaren eraikuntza eta sortzen duen arkitektura. Eta saia gaitezen ikusten ea maitasuna beste modu batez ulertzeak bizikera eta bizileku bizigarriagoak eta berdinzaleagoak eraikitzea ekar lezakeen".
    Informazio gehiago eta matrikulazioa bideratzeko: ueu.eus

    EGITARAUA

    UZTAILAK 11, osteguna
    08:30-09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
    09:15-09:30 Ongietorria
    09:30-10:15 Lorea Agirre Dorronsoro: Maitasunaren ideologiaren eraikuntzak eta deseraikuntzak
    10:15-11:00 Oihane Ruiz Menéndez: Maitasunaren ideologia eta hirigintzaren arteko lotuneak
    11:00-11:30 Kafe tartea
    11:30-12:15 Leire Milikua Larramendi: Arkitektura, desira eta sexualitatea
    12:15-13:00 Saio irekia
    13:00-15:00 Bazkaria
    15:00-17:00 Esperientzien plaza: Elizondo, Bakio, Usurbil

    Nora Salbotx Alegria: Umeak herriak eraikitzen (Elizondo)
    Ula Iruretagoiena Busturia: Transbertsalitatea eta afektoak udalerri plangintzan (Bakio)
    Jone Miner Aginaga: Txirikorda, belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa (Usurbil)

    UZTAILAK 12, ostirala
    09:00-09:45 Mari Luz Esteban Galarza: Maitasuna erdigunetik kanpo
    09:45-10:30 Abaraska kolektiboa: Etxebizitza eredua auzitan jartzen (Donostia)
    10:30-12:00 Tailerra eta kafea: Etxebizitza parekidea eta kooperatiboa nola eta nondik?
    12:00-13:00 Partekatzeko saioa
    13:00-13:30 Bea Egizabal Ollokiegi: Klownklusioak.

  • Sagarrondotik Sagardora ikastaro praktikoa
    13 de Julio (Usurbil)
    Organizador: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba
    Hora: 9:00-13:00

    VER MÁS

    Lugar: Potxoenea
    Población: Usurbil

    Zehaztasunak: Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa, Josu Osaren eskutik.
    Izen ematea:
    943 361 114
    alkartasuna@usurbil.com
    alkartasuna.eus

Bilerak

  • 2020ko Euskaraldia prestatzeko bilera irekia
    10 de Julio (Usurbil)
    Organizador: Euskaraldia Usurbil
    Hora: 14:00

    VER MÁS

    Lugar: Potxoenea
    Población: Usurbil

Musika

  • Laboaren Uztaila: eMe kontzertuan
    04 de Julio (Usurbil)
    Organizador: Laboaren Uztaila
    Hora: 22:00

    VER MÁS

    Lugar: Mikel Laboa plaza
    Población: Usurbil

    Zehaztasunak: Eme taldekoen kontzertua. "Haritz Harreguyk, Nora Izagirrek eta Ruben Caballerok 2016an osaturiko taldea. Haritz Harreguy ibilbide luzeko musikaria da. Larrua Truk eta Sen taldeetako gitarrajole eta kantu-sortzaile izan zen. Gaur egun, errekonozimendu handiko soinu teknikaria da. Bere alde sortzailea, ordea, ez du sekula baztertu eta eMe proiektua da horren erakusgarri. Ruben Caballero musikariarekin eta Nora Izagirre kantariarekin batera osatu duen taldea da eMe. Beleak elurretan diskoarekin, gaur-gaurko pop musikaren esparruan itsasoratu dira. Ez da pop elektronikoari hertsiki lotutako diskoa. Ez da soilik synth pop. Dance lan batetik oso urruti dago. Baina badu guztietatik zerbait. Gaurkotasun handiko pop musika, lau hitzetan esanda. Haritz Harreguyk Usurbilen duen estudioan mimo handiz egina. Informazio gehiago: badok.eus/euskal-musika/eme/beleak-elurretan/"

  • Laboaren Uztaila: Satelitik kontzertuan
    11 de Julio (Usurbil)
    Organizador: Laboaren Uztaila
    Hora: 22:00

    VER MÁS

    Lugar: Mikel Laboa plaza
    Población: Usurbil

    Zehaztasunak: "Beran sortutako folk musika taldea. Satelitik taldea Le Trois Satelite taldearen formazio haunditu izanaren izen aldaketatik dator. Larrungo gainetan lanean batu eta lanetik ihesteko hasitako proiektua da. Besteak beste, Dama eta Borrokaneko taldeetako jendea ere biltzen du talde honek. Musika akustikoa da, akordeoia eta kontrabaxua nagusi direlarik". Informazio gehiago: satelitik.bandcamp.com/releases

Jaiak

  • Usurbilgo jaiak 2019
    01 de Julio (Usurbil)

    VER MÁS

    Lugar: Usurbil
    Población: Usurbil

    06:00 Oilasko biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
    10:00 Ume-gazteei harrera frontoian. Zatoz, koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!
    Egunean zehar, Txu Txu trena.
    10:00-13:00 Jolas Parkea frontoian (6-12 urte bitartekoentzat).
    10:00-13:00 Jolas parkea frontoian (6 urte artekoentzat).
    11:00-13:00 Helduentzako Toka Txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa Artzabalen.
    12:30 Buruhandiak.
    13:30 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian, norberak etarrita.
    14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.
    Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak.
    14:30 Tor Magoa frontoian.
    16:00 Apar festa Askatasuna plazan.
    17:30 Txokolatea frontoian.
    18:00 Buruhandiak.
    18:30 Arraiketai Txaranga.
    19:00 Puro Relajo rantxerak Artzabalen.
    22:30 Bertsolariak frontoian: Aitor Mendiluze, Julio Soto, Miren Artetxe, Oihana Bartra.
    Jarraian, 43. Santixabeletako Bertsopaper lehiaketako sariak.
    00:30 Bertsio gaua txosnetan.

  • Usurbilgo jaiak 2019
    02 de Julio (Usurbil)

    VER MÁS

    Lugar: Usurbil
    Población: Usurbil

    09:00 Esnadeia txistulariekin.
    11:00 Xakea.
    12:00 Soka-dantza udaletxe aurrean.
    Jarraian, lore eta salda banaketa.
    12:30 Trikitilarien kalejira.
    12:30 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.
    12:30 Incansables txaranga.
    16:00 Mus txapelketa txosnetan, izen ematea 15:30-16:00 artean.
    16:30-17:30 Haur eta gazteentzako Santixabel Bola Txapelketa, Askatasuna plazako bolatokian.
    17:30 Gizonezkoen Esku Pilota Txapelketako finalak.
    18:00 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.
    18:00 Gaztetxoentzako “a un toke” txapelketa txosnetan.
    18:30 Erromeria Artzabalen: Estanga taldea.
    18:30 Incansables txaranga.
    19:00 Paella jana txosnetan.
    23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.
    00:00 Desegin taldearen kontzertua txosnetan.
    Ondoren, karaokea!

Deialdia

  • Odol ematea
    08 de Julio (Usurbil)
    Organizador: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea
    Hora: 18:00-20:30

    VER MÁS

    Lugar: anbulatorioa
    Población: Usurbil

Lasterketa

  • Uxue Trail, Usurbilgo Lehen Mendi Lasterketa solidarioa
    06 de Julio (Usurbil)
    Organizador: herritar talde bat
    Hora: 9:00

    VER MÁS

    Lugar: Usurbilgo frontoitik
    Población: Usurbil

    Abiatzeko hitzordua: 9:00etan, Usurbilgo frontoitik.
    Bi proba aukeran:
    -Luzea: 20 km. Prezioa: 20 euro.
    -Motza: 11 km. Prezioa: 15 euro.
    -Dortsal solidarioa. Donazioa.
    Izen ematea: kronoak.com atarian, uztailaren 5eko gaueko 22:00ak arte.
    Oharra: oparien zozketa lasterketa amaieran, parte-hartzaile guztien artean.
    Zehaztasunak: Phelan-McDermid Sindromea ezagutarazi eta gizartea gaixotasun honekiko sentsibilizatzea da lasterketaren helburu nagusia. "Phelan-McDermid Sindromea, edo 22q13 kromosomaren gabetzea, gure herriko Uxue txikiak duen gaixotasun arraroa ezagutarazteko antolatu dugu Andatza mendian zehar ibiliko den mendi lasterketa hau", berri eman du antolakuntzak. Gaixotasun honi buruzko informazio gehiago, hemen: 22q13.org.es

Bisita gidatua

  • Harria Hitz bisita gidatua+tailerra Zumeta Arte Estudioan
    13 de Julio (Usurbil)
    Organizador: Usurbilgo Udala
    Hora: 10:00

    VER MÁS

    Lugar: Usurbilgo frontoia
    Población: Usurbil

    10:00 Irteera frontoitik.
    10:05 Harria Hitz bisita gidatua herrigunean.
    11:15 TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokora bisita.
    12:35 Zumeta Arte Estudiora bisita.
    16:00 Familientzat serigrafia tailerra (6 urtetik gorako haurrentzat) Zumeta Arte Estudioan.

    Oharrak:
    -Tailerrera eraman beharreko materiala: kotoizko kamiseta argia.
    -Izen ematea: aurrez eman doan. Goizeko bisitarako gehienez 25 lagunentzako tokia. Arratsaldeko tailerrerako gehienez 20 lagunentzako lekua.
    -Informazioa eta erreserbak: 688 818 017 / info@kultour.pro

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Contacto | Accesibilidad | Aviso legal
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil