Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Diciembre 2019 >
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

Azoka

  • Jostailu Erabilien Azokarako bilketa
    del 12 de Diciembre al 13 de Diciembre (Usurbil)
    Organizador: Hitz Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea
    Hora: 17:00-19:00

    VER MÁS

    Lugar: Sutegiko erakustaretoa
    Población: Usurbil

    JOSTAILU ERABILIEN AZOKA ABENDUAREN 14AN
    Ordutegia:
    11:00-12:30.
    Tokia: Usurbilgo frontoia.
    Zehaztasunak: erabiltzen ez ditugun jostailuak berrerabiltzeko azoka.
    Azokan parte hartzeko baldintzak:
    -Jostailuek osorik egon behar dute. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan.
    -Bilketa egunetan jasotzen dena musutruk emango da. Horren truke, nahi izanez gero, txartel bat jasoko du bakoitzak azoka egunean beste jostailuren batengatik aldatzeko.
    -Azoka egunean jostailuak trukatzeko, 8 urtetik beherakoek, arduradun batekin parte hartu beharko dute.
    -DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute.
    -Piladun jostailuek funtzionatzen dutela erakutsi beharko da.
    -Azoka amaieran bertan geratzen direnak “Ez itxi begiak” Elkarteak jasoko ditu. 

    Oharrak:
    -Jostailuen bilketa abenduaren 12an eta 13an, 17:00-19:00 artean Sutegiko erakustaretoan.
    -Azokan geratzen diren jostailuak “Ez itxi begiak” Elkarteak jasoko ditu. Piladun jostailuak funtzionatzen dutela erakutsi beharko da.

izen ematea

  • San Tomas Azokako txapelketetako izen ematearen irekiera
    del 02 de Diciembre al 12 de Diciembre (Usurbil)
    Organizador: NOAUA! K.E.
    Hora: 10:00-14:00/16:00-19:00

    VER MÁS

    Lugar: NOAUA! K.E.
    Población: Usurbil

    SAN TOMAS AZOKAKO BABARRUN ETA SAGARDO TXAPELKETAK
    Izen ematea:
     abenduaren 2tik 12ra, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.

    Sagardo lehiaketa
    Oharra:
    sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
    Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.

    Babarrun lehiaketa
    Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
    Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
    -Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
    -Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
    -Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
    -Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
    -Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.

    Sagardo/babarrun txapelketen sariak
    Epaimahaiak emandakoak:
    1. saria 150 euro eta txapela.
    2. saria: 90 euro eta kopa.
    3. saria: 50 euro.

Aurkezpena

  • Jakoba Errekondoren ?111 hostoz eta orriz jantzi? liburuaren aurkezpena
    12 de Diciembre (Usurbil)
    Hora: 19:00

    VER MÁS

    Lugar: Potxoenea
    Población: Usurbil

    Zehaztasunak: "Jakoba Errekondok ARGIAn landareei buruzko 1.111. artikulua idatzi du 2019an (25 urtez). Hauen antologia da liburu honek biltzen duena, 1.111 horietatik hautatutako 111. Edizio berezikoa izanik, liburu gisa ere oso ederra da eta artikuluen aukeraketa Euskal Herriko alor anitzetako 22 pertsonak egin dute, baita bakoitzak bere hautaketa azaltzen duen sarrera idatzi ere".
    Hizlariak: Jakoba Errekondo, eta liburuko artikuluen hautaketan parte hartu duten hiru herritar: Idoia Torregarai, Joseba Tapia eta Antton Olariaga.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Contacto | Accesibilidad | Aviso legal
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil