Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Diciembre 2019 >
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

Azoka

  • Jostailu Erabilien Azokarako bilketa
    del 12 de Diciembre al 13 de Diciembre (Usurbil)
    Organizador: Hitz Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea
    Hora: 17:00-19:00

    VER MÁS

    Lugar: Sutegiko erakustaretoa
    Población: Usurbil

    JOSTAILU ERABILIEN AZOKA ABENDUAREN 14AN
    Ordutegia:
    11:00-12:30.
    Tokia: Usurbilgo frontoia.
    Zehaztasunak: erabiltzen ez ditugun jostailuak berrerabiltzeko azoka.
    Azokan parte hartzeko baldintzak:
    -Jostailuek osorik egon behar dute. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan.
    -Bilketa egunetan jasotzen dena musutruk emango da. Horren truke, nahi izanez gero, txartel bat jasoko du bakoitzak azoka egunean beste jostailuren batengatik aldatzeko.
    -Azoka egunean jostailuak trukatzeko, 8 urtetik beherakoek, arduradun batekin parte hartu beharko dute.
    -DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute.
    -Piladun jostailuek funtzionatzen dutela erakutsi beharko da.
    -Azoka amaieran bertan geratzen direnak “Ez itxi begiak” Elkarteak jasoko ditu. 

    Oharrak:
    -Jostailuen bilketa abenduaren 12an eta 13an, 17:00-19:00 artean Sutegiko erakustaretoan.
    -Azokan geratzen diren jostailuak “Ez itxi begiak” Elkarteak jasoko ditu. Piladun jostailuak funtzionatzen dutela erakutsi beharko da.

Mobilizazioak

  • Erraustegiaren aurkako manifestazioa
    13 de Diciembre (Usurbil)
    Organizador: Usurbilgo Udala
    Hora: 19:00

    VER MÁS

    Lugar: Usurbilgo Udalaren atariko Joxe Martin Sagardia plaza
    Población: Usurbil

    Zehaztasunak: erraustegia probaldi fasean piztu zuten egunean, azaroaren 28an Usurbilgo Udaleko udalbatzak eginiko osoko ohiko bilkuran mozio urgentea aurkeztu zuen EHBilduk. Udalbatzak gehiengo osoz onartu zuen. Bertan besteak beste, etxeetako balkoi eta leihoetan xingola beltzak jarri eta erraustegiaren aurka manifestatzera deitzen zituen herritarrak abenduaren 13an 19:00etan udaletxe ataritik.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Contacto | Accesibilidad | Aviso legal
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil