Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Enero 2020 >
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Jaiak

  • Danborrada Aginagako Eskolan
    20 de Enero (Usurbil)
    Organizador: Aginagako Eskola
    Hora: 15:30

    VER MÁS

    Lugar: Aginagako Eskola
    Población: Usurbil
  • Atxegaldeko Jai Batzordearen bilera irekia
    23 de Enero (Usurbil)
    Organizador: Atxegaldeko Jai Batzordea
    Hora: 19:00

    VER MÁS

    Lugar: Atxegaldeko jaiak antolatzeko lokala
    Población: Usurbil

    Zehaztasunak: 2020ko Atxegaldeko jaiak antolatzeko laguntzaileak behar dira. Errelebo beharrean da Jai Batzordea, aurreko taldeak iaz azken aldiz festak antolatu ostean. Aurtengo festen antolakuntza lanetan parte hartu nahi dutenei zuzenduriko bilera irekia antolatu dute.

Literatur solasaldiak

  • Euskarazko irakurketa-solasaldia
    22 de Enero (Usurbil)
    Organizador: Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila eta Sutegi udal liburutegia
    Hora: 19:00

    VER MÁS

    Lugar: Sutegi udal liburutegia
    Población: Usurbil

    Zehaztasunak: "Udal Parekidetasun Sailak eta Sutegi udal liburutegiak antolatuta, Eider Rodriguezen "Bihotz handiegia" ipuin-bilduma ikuspegi feminista batetik aztertuko dugu Kattalin Miner kazetari eta idazlearen laguntzaz. Liburuak jada eskuragarri daude liburutegian".

Lehiaketa

  • Euskal Herriko Mus Txapelketako saioa Aginagan
    24 de Enero (Usurbil)
    Organizador: Euskal Herriko Mus Federazioa
    Hora: 22:00

    VER MÁS

    Lugar: Aginagako Atarialde elkartea
    Población: Usurbil

    Zehaztasunak: Euskal Herriko Mus Txapelketako herrietako kanporaketa faseko saioa.
    Informazio gehiago: ehmus.eus
    Oharra: izen ematea 21:30etan zabalduko da.

Kirola

  • Estropadak errioan
    19 de Enero (Usurbil)
    Hora: 10:30

    VER MÁS

    Lugar: Oria ibaia
    Población: Usurbil

    Zehaztasunak: Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da urtarrilaren 19an errioan, Aginagatik Oriora. Infantil eta kadeteak 4.000 metroko estropadan lehiatuko dira Sarikolatik Oriora. Jubenil eta absolutu mailakoek 6.000 metroko distantziko proban parte hartuko dute, Mapiletik Oriora. Otsailaren 22an ospatuko da bestalde, Oriaren 26. Traineru Jaitsiera Aginagatik Oriora.

  • Pilota jaialdia Aginagan
    25 de Enero (Usurbil)
    Organizador: Antxomolantxa Elkartea eta Usurbilgo Udala
    Hora: 18:00

    VER MÁS

    Lugar: Aginagako Ariztitxo frontoia
    Población: Usurbil

    Partidak: 
    -Patri Espinar-Miriam Arrillaga - Eneritz Arrieta-Maider Mendizabal
    -Binakako Promozio Txapelketa 2020: Arteaga II-Urretabizkaia II - Peña II-Aranguren

    Oharra: bi neurketen artean, Miriam Arrillaga Belokiri omenaldia.

    Sarrerak: 10 euro (16 urtetik gorakoek), 5 euro (10-15 urte artekoek), doan (0-9 urte artekoek). Aurrez, Bordatxon eta Arraten salgai edo entradasfronton.com atarian. Egunean bertan takilan.

  • Irisasi BTT Hotzak Akabatzen
    26 de Enero (Usurbil)
    Organizador: Irisasi BTT
    Hora: 9:00

    VER MÁS

    Lugar: Usurbilgo frontoia
    Población: Usurbil

    Izen ematea: kirolprobak.com atarian. Mendiko bizikleta gaineko probaren bederatzigarren edizioan parte hartu nahi duten 16 urtetik gorako kirolariek jada izena aurrez eman dezakete. Lau prezio ezberdin izango dira:
    -Federatu gabeek: 22 euro.
    -Federatuek: 20 euro.
    -Federatuak izan eta "culotte"a nahi dutenek: 95 euro.
    -Federatu gabea izan eta "culotte"a nahi dutenek: 97 euro.

    Urtarrilaren 26an, proba egunean ere izena eman ahalko da, 8:45ak baino lehen antolakuntzaren mahaian, 30 euroren truke. Antolakuntzak ohartarazi duenez, "14-16 urte arteko txirrindulariek proban parte hartzeko aukera izango dute baldin eta uneoro heldu baten ardurapean badaude. Kasu hauetan, izena ematea irisasibtt@gmail.com korreoaren bidez beteko da". Izena ematen duten lehen 500 partaideei txaleko bat opari.

Mobilizazioak

  • Xua gurasoekin etxeratzeko elkarretaratzea
    19 de Enero (Usurbil)
    Organizador: Xua Gurasoekin Etxera herri ekimena
    Hora: 19:00

    VER MÁS

    Lugar: Eguzkitzako errotondan (Aliprox saltoki ondokoan)
    Población: Usurbil

    Zehaztasunak: Xuak 3 urte beteko ditu urtarrilaren 19an. Jada kalean behar zuten arren, Usurbildik 600 kilometrora, Valentziako Picassenteko espetxean izango dituen gurasoengandik bereizi eta urrunduko dute. "Xua Gurasoekin Etxera" herri ekimenak azken hilabeteotan bildutako atxikimenduak bistaratzeko elkarretaratze berezia egingo da. 

Proiekzioa

  • "Sobrevivir", Txileri buruzko dokumentala
    24 de Enero (Usurbil)
    Organizador: Tadamun
    Hora: 19:00

    VER MÁS

    Lugar: Sutegiko auditorioa
    Población: Usurbil

    Zehaztasunak: "Txile esnatu da. Komunikabide hegemonikoek kontatzen ez digutena islatzeko asmoz, euren Erasmus egonaldia probestuz, ikasle talde batek herrialde hegoamerikarrean gertatzen ari diren gehegikerien inguruko testigantza zuzenak bildu dituzte dokumental honetan". 
    Sarrera: doan.

Kantua

  • Kantu-jira
    25 de Enero (Usurbil)
    Organizador: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea
    Hora: 12:30

    VER MÁS

    Lugar: Mikel Laboa plaza
    Población: Usurbil

    Zehaztasunak: 2020ko lehen kantu-jira herrian barrena. Liburuxka hartu eta kantura animatzen dute. Urtarrilaren 13tik aurrera, entsegu saioak astelehenero 18:00-19:00 artean, Agerialdeko musika gelan.
    Nori zuzendua: Herritar orok parte har dezake. Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Contacto | Accesibilidad | Aviso legal
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil