Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Albisteak RSS

Dagoeneko martxan da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

2015/09/21 - Iruzkinak: 0

Hernani | Lasarte-Oria

Pasa den igandean hasi zen txapelketa Beasainen eta Jon Maia izan da lehen final zortzireneko irabazlea

Hiru hilabetez luzatuko den txapelketan 43 bertsolarik hartuko dute parte eta finala abenduaren 20an izango da Donostiako Illunben. Dagoeneko saioetarako sarrerak eta bonuak salgai daude.

Udaberrian abiatu zen Gipuzkoa Bertsotan 74 bertsolarirekin. Sailkapen fasetik 30 bertsolarik lortu zuten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txartela. 30 horiei, duela lau urteko txapelketako finalaurrekoetara sailkatu ziren beste 13 bertsolari gehitu zaizkie.

Bi saio Buruntzaldean jokatuko dira, bata Lasarte-Orian irailaren 27an 17:30ean Manuel Lekuona Kultur Etxean eta bestea, Andoainen urriaren 11an 17:30ean Bastero Kulturgunean.

Lasarte-Orian honako bertsolariak arituko dira:

  • Aitor Irastorza
  • Beñat Lizaso
  • Gorka Azkarate
  • Maider Arregi
  • Mikel Artola
  • Xabier sukia

Andoainen, berriz, honakoak arituko dira:

  • Antton Fernandez
  • Asier Azpiroz
  • Gemma Urteaga
  • Ibai Esoain
  • Jokin Uranga
  • Unai Gaztelumendi
 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil