Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Albisteak RSS

Enara Eizagirre: «Erronkalarien ohituretan bakarrik ez, beraien inguruetan ere izan du eragina»

2019/03/07 - Iruzkinak: 0

Hernani

Hernaniko Euskara Ari Du elkarteak  Baietz Hernanik! izeneko egitasmoa jarri zuen martxan 2018ko otsailaren 3an eta abenduaren 23rarte iraun du, hamaika hilabetez. Egitasmoak 1.000 herritar baino gehiago aktibatzea zuen helburu, beren eguneroko hizkuntza ohiturak aldatzeko.

Kronika herri komunikabidean egindako elkarrizketan, Enara Eizagirre Arandia Aztiker Ikerguneko teknikariak, "Baietz Hernanik!" egitasmoaren emaitzak eta ondorioak azaldu ditu. Elkarrizketa osoa hemen irakur dezakezue.

Erronka zen urtebeteko epean 1.000 herritar baino ge­hiago aktibatzea beren egu­ne­ro­koan euskararen inguruko ohituraren bat aldatzeko, eta amaierako zifren arabera, guz­tira 1.117 pertsonak eman dute izena egitasmoan. Eizagirrek azaldu duenaren arabera, "hilero inkesta bat erabili dugu erronkaren mar­txa kontrolatzeko eta herritarrek zi­tuzten iritziak jasotzeko egi­tas­moaren inguruan".

Hainbat datu nabarmendu ditu elkarrizketan:

  • Elebidunak izan dira izena eman duten hamarretik ia bederatzi (%88,9), baina 131 elebidun har­tzaile aktibatzea ere lortu da
  • Emakumeek nabar­men parte-hartze handiagoa izan dute gizonek baino (ema­ku­me­ak %63,9 izan dira, eta gizo­nak %35,4)
  • Adin-tarte batzuen aktibazioa askoz ere han­diagoa izan da. Partehartzai­le­en ia erdiak (%44,8), 30 eta 44 urte bitartean dituzte.65 urtetik gorako oso jen­de gutxik parte hartu du, konparaketa eginez: erron­ka­la­rien %3,8 izan dira

Erronka talde desberdinak zeuden “Baietz Hernanik!” egitasmoaren baitan. Honakoak izan dira nagusiak:

  1. Euskaraz egitea “eremu guztietan, nire bizitzako harreman posible guztietan”, edota elebidun hartzaileen kasuan “euskaraz dakiten guztiei eskatzea euskaraz egiteko”
  2. Gertuko harreman sareetan euskaraz egitea, “familian”, “bikotekidearekin” edota “lagunartean”
  3. Lankideekin euskaraz egitea

Eizagirrek azaltzen duenez, “euskararen erabilerak gora egin du profil guztietan, elebidunetan eta ele­bidun hartzaileetan, nahiz eta apalagoa izan den, beste behin, bigarren horien artean. Baina ez hori bakarrik, erronkalariek adierazi dutenaren arabera, be­ren inguruan ere eragina izan du saiakera honek: erronkaren hartzaileek edo xede-taldeek ere, euskeraz gehiago egin die­te erronkalariei”.

Elkarrizketa osoa hemen irakur dezakezue. 

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil