Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Albisteak RSS

Euskal Herriko sortzaileen sareko katalogoa osatu dute

2018/02/09 - Iruzkinak: 0

Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil

Gaur egun 1.942 sortzaileren datuak, irudiak eta estekak daude jasota.

Gotzon Barandiaran kultur eragileak Berriak emandako beka bati esker, Euskal Herriko sortzaileen sareko katalogoa (sortzaileak.eus) osatu du. Plataforma honetan zazpi kultur esparrutan banatutako informazioa jasotzen da: literatura, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak, bertsolaritza eta musika. Bertan, esparru horietan lanean ari diren sortzaileen inguruko informazioa jasotzen da.

Proiektu honek kultur sormenaren alderdi guztietako euskal herritarren datu-basea osatu nahi du. Gaur egun, 1.942 egileren datuak, irudiak eta estekak daude jasota datu-basean. Proiektuaren lehenengo fasea da orain arte osatu dena. Eta horretarako kontuan hartu dira bizirik dauden eta azken hamabost urteetan zerbait argitaratu edo kaleratu duten sortzaileak. Helburua da, etorkizunean euskal sortzaile guztiak bertan jasotzea.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil