Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Albisteak RSS

"Gipuzkoa Bertsotan" Txapelketako saio bat Hernanin izango da

2015/05/12 - Iruzkinak: 0

Hernani

Irailaren 20an hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea da Gipuzkoa Bertsotan Txapelketa

Gipuzkoa Bertsotan Txapelketa dagoeneko martxan da, guztira 74 bertsolarik hartuko dute parte eta hilabeteko epean 24 saio jokatuko dira Gipuzkoan zehar. Irailean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea izango da, eta bertsolari bakoitzak bi saiotan hartuko du parte.

Txapelketa honetan parte hartzen duten bertsolarietatik 30 izango dira Gipuzkoako Txapelketa jokatzeko aukera izango dutenak.

Maiatzaren 17an, igandea, Hernanin jokatuko da lehenengo itzuliko azken saioa eta, saio guztiak bezala, bi zatitan banatuta egongo da: goizeko saioa 11:30ean hasita eta bigarren saioa 17:30ean.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil