Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Albisteak RSS

Hurrengo astean zehar Euskarazko Produktuen Katalogoak banatuko dira Buruntzaldean

2018/11/27 - Iruzkinak: 0

Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil

KATALOGOA.EUS webguneak 6.000 euskarazko produktu biltzen ditu, 0-16 urteko haur eta gazteentzat. Hego Euskal Herrian 100.000 paperezko ale banatuko dira, eta horietatik 8.500 ale inguru Buruntzaldean banatuko dira.

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburu, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta opari egiteko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz eta zeregin horretan erabiltzaileari lana errazteko, Euskarazko Produktuen Katalogoaren 20. edizioa osatu berri dute Euskal Herriko 120 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuek.

Katalogoa orrialde honetan ikus dezakezue. Eta egitasmoen atalean Euskarazko Produktuen Katalogoaren inguruko informazio guztia aurkituko duzue.

Katalogoa deskargatu nahi izanez gero, egin klik hemen.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil