Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Albisteak RSS

Mugikaria, albisteen jarraipenerako app berria

2015/03/03 - Iruzkinak: 0

Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil

Eguneko albiste interesgarrienen selekzio bat eskaintzen du Mugikariak, bi ediziotan: 9:00etan eta 18:00etan. Android eta iOS sistema eragileentzat prestatu dugu Mugikaria, HTML5ean

Orain dela zenbait hilabete Luistxok Yahoo News Digest aplikazioa aipatu zuen bulegoan, bere funtzionamendua, edizio bikoitza, albisteen aukeraketa, eta gerora Mugikaria bilakatu dena irudikatzen hasi ginen. Bidean beste bi app interesgarri ezagutu eta erabili ditugu, Circa eta The Economist Espresso.

Mugikariaren lehen bertsioa kalean dago jada (Android eta iOSerako). Egunean birritan, 9:00 eta 18:00etan, oharra jasoko duzu mugikorrean edizio berri bat atera dugula esanaz. Albiste interesgarrienen selekzioa eskaintzen dugu edizio horietan, bakoitzaren izenburu, argazki, laburpen eta jatorrizko estekarekin; Umap erabiliz albisteon txio interesgarrienak ere ateratzen ditugu.

Informazio gehiago CodeSyntax webgunean.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil