Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Egitasmoak

Errenta aitorpena

Diru kontuak gaztelaniaz egin ohi ditugu normalean, ezta? Ohitura falta, hitz teknikoak, segurtasun falta...

HALA ERE, gero eta aukera gehiago dago errenta aitorpena euskaraz egiteko.

Autolikidazio proposamena aprobetxatzea duzu aukerarik egokiena. Proposamena onartu behar duzunean, telefonoz edo Internetez, galdetu egingo dizute euskaraz ala gaztelaniaz egin nahi duzun. Aukeratu Euskara. Handik aurrerako proposamenak eta harremanak euskaraz egingo dizkizute automatikoki Foru Ogasunetik.

Bestalde, Zure herrian badira profesionalak euskaraz ere zerbitzu ona eman diezazuketena. Behar dituzun azalpen guztiak emango dizkizute euskaraz ere uler dezazun errentaren aitorpena. Behin lehendabiziko aldiz eginez gero ez diozu berriro zailtasunik ikusiko. Ikusi eskuineko aurkibidean zure herriko zein gestoriak eskaintzen duen errenta euskaraz egitea.

Eta, mekanizatuari heltzen badiozu, Hernaniko bulegoan dauden profesionalek gustuz egingo dizute aitorpena euskaraz.

 

Errenta aitorpena euskaraz Buruntzaldean

Datuen bilakaera

  2010 2011
  Guztira Euskaraz % Guztira Euskaraz %
Andoain 8.039 777 9,66 8.003 880 11
Astigarraga 2.620 297 11,33 2.749 334 12,5
Lasarte-Oria 9.930 596 6 10.021 640 6,38
Hernani 10.491 1.400 13,34 10.454 1.490 14,25
Urnieta 3.318 325 9,79 3.290 356 10,82
Usurbil 3.427 591 17,44 3.388 635 18,74
  2013 2015
  Guztira Euskaraz % Guztira Euskaraz %
Andoain 7.737 948 12,41 7.492 1.117 14,90
Astigarraga 2.898 406 14,01 3.147 490 15,57
Lasarte-Oria 9.486 753 7,94 9.275 796 8,58
Hernani 10.020 1.725 17,22 9.986 1.899 19,01
Urnieta 3.569 389 13,11 3.052 449 14,71
Usurbil 3.276 728 22,22 3.218 872 27,09

* Oharra: Astigarragan ez dago errenta euskaraz egitea eskaintzen duen gestoriarik

Gipuzkoako datuak herriz herri

Jarraibideak

Berrikuntzak

Materiala

Aurkibidea

Hiztegiak

Albisteak

Errenta aitorpenaren harira lehiaketak martxan jarraitzen du Facebook bidez

2015/05/19 - Iruzkinak: 0

Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil

Apirilaren 8tik maiatzaren 31ra hartu ahal izango da parte lehiaketan

Euskarazko errenta aitorpenak gora doaz

2011/09/27 - Iruzkinak: 0

Gipuzkoako Foru Ogasunak emandako datuen arabera, 2010eko Errenta Aitorpena euskaraz egin duten gipuzkoarren kopurua igo egin da.

Errenta aitorpena, euskaraz

2011/04/20 - Iruzkinak: 0

Ekainaren 25era arte herritarrak Ogasunarekin ditugun kontuak argitzera deituak gaude. Aitorpena onartu aurretik ordea, asko izan ohi dira banketxe edo gestorietara joan ohi direnak.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil