Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Egitasmoak

Errenta aitorpena

Nola egin dezaket?

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. 2018. urteko ekitaldia.

Hiru dira errenta aitorpena aurkezteko modalitateak:

  • Proposamena: 2019ko apirilaren 3an hasita, 200.000 proposamen inguru bidaliko ditugu, apurka-apurka, postaz (aitorpen guztien erdia baino gehiago). Departamentuaren webgunean eta gure bulegoetan ere eskuratu ahal izango dira. Proposamenarekin ados izanez gero, onartu egin behar da telefonoz edo internet bidez. Iaz proposamenen %85,8 onartu ziren.
  • Mekanizatua: Aurrez hitzordua eskatu behar duzu telefonoz (902 100 040) edo internet bidez (Errenta mekanizatuaren hitzordua), eta egun eta ordu horretan joan behar duzu bulegora (Hernaniko Latsunbeberri auzoa, 8-9) eta aitorpena egiten lagunduko dizute. 
  • Internet: laguntza programaz baliatuta, internet bidez bidali dezakezu aitorpena. Zerorrek egin dezakezu zuzenean, edo, bestela, 500etik gora ordezkari profesionaletako edozeinen bitartez.

Informazio gehiago.

Orobat, simulazio bat egin dezakezu aitorpena nola aterako zaizun jakiteko, webgunean dagoen errentaren eta aberastasunaren laguntza programak erabiliz.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil