Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Egitasmoak

Etxeko hizkuntza

Hitzak ez du antzik jaboiarekin

Casablancan iarakasle den Abdelfattah Kilitok behin idatzi zuen bezala, hitzak ez du antzik jaboiarekin. Zenbat eta gehiago erabili jaboia, orduan eta urrituago eta gastatuago; hitzak, ordea, alderantziz, zenbat eta erabiliago orduan eta aberatsago. Beste modu batera esanda, hitza biziko bada, nahitaezkoa da errepetizioa, nahitaezkoa jendearen ahoan behin eta berriro egon dadin. Jakintsu arabiar batek ere hala adierazi omen zuen: “hitzaren iturriak isuri egin behar du bere ura, gastatu eta alferrikaldu egin behar du bere ura”.

Esan eta berresan egin behar da hitza. Hortik kanpora ez dago bizitzarik. Erabilera da hitzaren ardatza. Euskara aurrera aterako al den galdetzen didazu.

Erabiliz gero aterako da; bestela, ez.

                                                                                                                                            Bernardo Atxaga

 

Zer egin?

Oinarrizko aholkuak

Aurkibidea

Albisteak

Eskualdean euskaraz egingo diren jardueren berri izango dute hamasei urtetik beherako gazteek

2009/09/10 - Iruzkinak: 0

Eskualdean gaztetxoei zuzenduta dauden euskarazko jarduerak eta zerbitzuak internet bidez ikusi daitezke dagoeneko. Jardueren eta zerbitzuen gida Buru­n­tzaldeko sei Udalek prestatu dute eta hamasei urtetik beherako gaztetxoei dago zuzendua.

Adimen emozionala eta euskara uztartzen

2009/05/04 - Iruzkinak: 0

Adimen emozionala eta euskara gaitzat izan dituen tailerra burutu berri da Aita Larramendi Ikastolan. Hogeita bat gurasok hartu du parte, Iñaki Pikabea psikologoak hiru saiotan bideratu duen ikastaro txikia.

Euskararen transmisioa: Etxeko joerak umeen eredu

2008/01/01 - Iruzkinak: 0

Etxean zer ikusi, hura ikasi lemapean lanean ari dira joan deneko hiru urtean Buruntzaldeko Udalak.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil