Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Egitasmoak

Etxeko hizkuntza

Gogoetarako gonbita

Gurasoentzako liburuxkaren helburua da buruari buelta pare bat ematea, gogoeta sustatzea aita-ama izatearen nolakoaz nahiz etxeko euskara-erabilera handitzearen aukeraz. Eta, horrekin batera, helburu ere bada hainbat tresna eraginkor eskaintzea, nork bere biea aberats dezan, bai pertsona mailan, bai guraso moduan egokiago jarduteko, bai eta euskaldun gisa zer gehiago egin dezakeen hausnartu eta praktikara eramaten laguntzeko.

Gurasoentzako liburuxkaren bitartez ez dugu nagi inor behartu ezertara. Gonbita da. proposamen jakin batzuk egingo dizkizugu, praktikara eraman ditzatzun, zuk hala erebakitzen baduzu.

Bidaia polit honetan berebiziko garrantzia dute emoziozko adimenak, autokontrolak eta emozio negatiboen birzilkapenak, hau da, emozio positiboek; azken finean, garrantzitsua baita oreka emozionala erdiestea, batik bat, pertsonen arteko komunikazioan duen eraginagatik.

Burua eta bihotza, sentitzeko gaitasuna erta pentsatzeko ahalmena; horra hor bizitzan aurrera egiteko behar ditugun bi alderdiak. Beraz, emoziozko ekologian oinarritu gara lan hau sortzeko, ingurumenean bezalaxe, eragin sozial ikaragarri handia sortuko litzatekeelako eta sinistuta gaudelako arrakastarako bidea dela.

Helbide honetan eskuliburu osoa  aurkituko duzu.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil