Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Egitasmoak

Gestoriak

Gestorietan ere dokumentazioa euskaraz

Poliki bada ere, errentaren aitorpena euskaraz egiteko eskariak gora egin duen bezala, gestorietako gainerako ahozko zein idatzizko harremanetan ere gero eta presentzia handiagoa du euskarak. Aspaldi ohartu ziren gestiogileak euskararen erabileraren garrantziaz, eta haien bezeroei zerbitzu hobea eskaintzeak dakarkien onuraz. Hori horrela, eta diru-kontuetan ere euskaraz aritzeko behar den konfiantza giroa sortu nahian, gestorietako langileek gero eta presenteago daukate hizkuntzaren aldagaia bezeroekin dituzten harremanetan.

Gestorietako profesional hauentzat, dena den, ez da erraza izaten egin ohi dituzten tramite guztiak euskaraz egitea, ohitura faltaz aparte, askotan ez dutelako izaten eguneroko jardunean erabiltzen dituzten dokumentuen euskarazko eredurik.

Hutsune hori betetzera dator kanpaina honen bidez Buruntzaldeko gestoria parte-hartzaileen artean banatu den CDa, lanerako hainbat material eta erreferentzia interesgarriz osatuta dagoena. Beldurrak uxatzea da lehenengo lana, ekinez egiten da bidea, eta horretarako sortua da tresna hau, bidea beldurrik gabe urratzen hasteko.

CDa eskuratu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan.

Dokumentu ereduak

Materiala

Aurkibidea

Hiztegiak

Albisteak

Gipuzkoako Zerga Gida euskaraz

2011/10/05 - Iruzkinak: 0

Ogasun eta Finantza Departamentuak Gipuzkoako Zerga Gida argitaratu du euskaraz. Argitalpen honen bidez, zerga arloko erabiltzaileei lan tresna bat eman nahi zaie, Gipuzkoako foru zerga sistemara hurbiltzeko eta beren jarduera euskaraz egitea errazteko.

Euskarazko errenta aitorpenak gora doaz

2011/09/27 - Iruzkinak: 0

Gipuzkoako Foru Ogasunak emandako datuen arabera, 2010eko Errenta Aitorpena euskaraz egin duten gipuzkoarren kopurua igo egin da.

Errenta aitorpena, euskaraz

2011/04/20 - Iruzkinak: 0

Ekainaren 25era arte herritarrak Ogasunarekin ditugun kontuak argitzera deituak gaude. Aitorpena onartu aurretik ordea, asko izan ohi dira banketxe edo gestorietara joan ohi direnak.

205.000 gipuzkoarrek jaso dute etxean Errenta Aitorpena egina

2009/04/27 - Iruzkinak: 0

Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuek errenta aitorpena euskaraz egiteko laguntza eskaintzen dute.

Errenta Aitorpena egiteko garaia iritsi da

2008/04/24 - Iruzkinak: 0

Iritsi da 2007.urteko kontuak argitzeko garaia. Errenta Aitorpena egiteko epea zabaldu da eta milaka herritar dagoeneko hitzorduak eskatzen eta bete eta entregatu beharreko dokumentazio bila arituko dira honez gero. Gogoratu, euskaraz egin daiteke Errenta Aitorpena. Aurrerantzean, Foru Ogasunarekin izan beharreko harremana ere euskaldundu daiteke bide batez, Errenta Aitorpena egiterakoan.

Estekak

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil