Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Egitasmoak

Harategiak

Gure betiko harategira goazenean, nola eskatzen dugu haragia? Euskaraz eskatu nahi eta, zalantzarik sortu al zaigu inoiz zein hitz erabili erabakitzean?

Hainbat okela zati euskaraz nola esan behar den jakiteko, herritarron jakin-mina asetzeko, eta euskaraz eskatzen ohitzeko, Buruntzaldeko Udalok, gehien kontsumitzen ditugun animalien okela zati ezberdinak euskaraz identifikatu ahal izateko, 115 karteltxo ezberdin diseinatu ditugu, gure herrietako harakinek mostradorean jar ditzaten, bakoitza dagokion piezaren gainean edo ondoan.

Hemendik aurrera, beraz, ez daukagu aitzakiarik pieza baten izena euskaraz ez dakigula eta, gaztelaniazko formara jotzeko.

Ez ala? Ea bada, ohiturak aldatzeko lehenengo urratsak emateko balio duten txarteltxoek.

Haragi atalen izenak

Materiala

Aurkibidea

Hiztegiak

Albisteak

Merkataritzan euskara sustatzeko Udal ekimena

2010/11/02 - Iruzkinak: 0

Horretarako Udalak merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko proiektua garatu du, Salkinekin batera elkarlanean burutzen ari dena.

"Eska ezazu haragia euskaraz!" egitasmoko zozketako irabazleak

2008/12/24 - Iruzkinak: 0

Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuek harategietan euskararen erabilera bultzatzeko martxan jarritako kanpainaren barruan antolatu den lehiaketako irabazleak.

Dieta orekatuan, haragia beharrezko osagaia da

2008/12/04 - Iruzkinak: 0

Giza elikaduran aditua da Amaia Campos eta argi dauka haragi proteinak geure osasunarentzat onuragarriak direla...

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil