Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Egitasmoak

Ile-apaindegi eta estetika

Begiak

Makillajearen proposamenetan denentzat baliagarria den zerbait baldin badago, hori inolako zalantzarik gabe eyeliner-en itzulera izango da, hori begi ingurua luzatu eta zehaztasun osoz mugatzeko erabiltzen den tresna liluragarria da.

Eyeliner erabiltzera ausartzen ez bazara, begietako lapitzarekin egin ditzakezu praktikak. Koloreari dagokionez, beltza edo marroia aukeratu begi ilunak baldin badituzu; aran, brontze edo marroi kolorea begi berdeak edo arreak baldin badituzu, eta beltza, grisa edo itsas urdina, begi urdinak baldin badituzu.

Begi-itzalak

Kolore aukeraketak eta makillajea emateko erak aurpegiaren itxura alda dezakete eta akatsik nabarmenenak ezkutatu.

Begi eroriak: tonu ilun samarra eman behar duzu mugitzen den betazalean eta askoz ere argiagoa den bat arku ziliarrean -bekain hezurraren azpiko aldean-, eta lapitza edo eyeliner erabiliz egin ezazu zertxobait goraka egingo duen arrastoa.

Begi irtenak: eman ezazu tonu argiagoa betazalen azpiko aldean eta mugitzen den betazal horretan itzala eman betiletaraino.

Begi hondoratuak: goiko betazal guztia margotu kolore zuri edo marfilarekin, eta gero beste kolore argi batekin eta mugitzen den betazalean itzala eman begiaren erdi aldetik lokietarantz.

Trukua

Begietako itzala, hautsean edo prentsatua, eman aurretik betazalak lehor-lehorrak izan behar ditugu -komenigarria izaten da horietatik paperezko zapi bat pasatzea hori ziurtatzeko eta koiperik edo hezetasunik badugu kentzeko-. Bestela, itzalak oso modu desberdinean xurga dezake hezetasuna, eta kentzeko oso zailak izango liratekeen orbanak utziko lituzke.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil