Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Egitasmoak

Lanbide Heziketa

Buruntzaldeko udalek Lanbide Heziketako  ikasketak D ereduan egitea gomendatzen dizute. Horrela, hobeto prestatua egongo zara zeure etorkizun profesionalerako, eta herri honetako bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan lan egin ahal izango duzu. Euskaraz ikasteko aukerak Buruntzaldean klikatuta, ikusi ahal izango duzu Buruntzaldean zein heziketa ziklo eskainiko diren euskaraz 2016/17 ikasturtean.

Inguruko eskualdeetan ere aukera zabala duzu Lanbide Heziketako ikasketak euskaraz egiteko. Informazio gehiago hemen

www.ikaslan.net

www.hetel.org

Ikasketa euskaraz eginez gero, B-1 (erdi mailako zikloa eginez gero) eta B-2 (goi mailakoa eginez gero) euskara agiriak eskuratu ahal izango dituzu.

Enpresak eta ikastetxeak

Aurkibidea

Albisteak

Ezetz asmatu 5 gezur borobilak! lehiaketako irabazleak eta erantzun zuzenak

2011/07/07 - Iruzkinak: 0

“Hizkuntzen garrantzia enpresan” izeneko hitzaldia entzun zuten Buruntzaldeko ikastetxeetako ikasleek hartu dute parte lehiaketan, eta ikastetxe bakoitzeko irabazleak kultur-ekitaldi baterako bi sarrera eta Korrika kamiseta bat eskuratu ditu.

Lan munduan hizkuntzek duten garrantziaz jabetu nahian

2011/07/06 - Iruzkinak: 0

Motibazio saioak eman dituzte Buruntzaldeko 6 ikastetxetan Ahize-AEK Hizkuntza Aholkularitzako hizlariek 2010-2011 ikasturtean.

'Aukera ezazu DBHO euskaraz'

2009/06/01 - Iruzkinak: 0

Gaur 'Aukera ezazu, aukera gehiago eta hobeak izan ditzazun' matrikulazio-kanpaina aurkeztuko dute Buruntzaldeako Udalek Hernanin. Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalek 2002an «euskarako egitasmoak elkarlanean emateko hitzarmena» sinatu zuten.

Zer ikasi, ikasleen une erabakigarria

2008/05/30 - Iruzkinak: 0

Irailetik aurrera hezkuntza ziklo berri bati ekingo diotenek zer egin erabakitzen ariko dira honez gero. Besteek, argi izango dute. Batzuentzat zein besteentzat, ekainaren 2tik 13ra zabalik izango da erdi eta goi mailako zikloetan aurre matrikulatzeko epea. Urnietako Salesiar ikastetxeko zuzendari Mikel Ormazabalek xehetasun gehiago ditu.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil