Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Egitasmoak

Seme-alaben aisialdia

Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua ateratzeko ikastaroa

2009/08/14 - Iruzkinak: 0

Saioak irailaren 25etik urtarrilaren 30era izango dira, ostiraletan (arratsaldez) eta larunbatetan, Andoainen. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek irailaren 1etik 18ra eman beharko dute izena.

Aisialdiak gero eta garrantzi handiagoa du gure herrian. Udalekuak, ludotekak, eskola-kirola, Gabonetako parkea... hainbat eta hainbat jarduera antolatzen da herrian haur eta gaztetxoei zuzenduta. Esparru honetan lan egin nahi duten gazteentzako prestakuntza eskaintzea da ikastaro honen helburua.

Baldintza: 17 urte beteta izatea ikastaroa hasten denerako.

Egutegia: irailaren 25etik urtarrilaren 30era. Saioak ostiraletan eta larunbatetan. (Andoainen)

* Ikastaroa ostiraletan denean, arratsaldez soilik izango dira eskolak.

Orduak guztira: 200

Izena emateko:

  • Lekua: ikasleek matrikula euren herriko euskara zerbitzuan egin behar dute.
  • Epea: irailaren 1etik 18ra bitartean. Ikasle kopurua mugatua da, beraz, matrikula-dataren arabera osatuko da taldea.
  • Prezioa: Buruntzaldekoek: 360 euro; gainerakoek: 560 euro.

Informazio gehiago: Andoaingo  Euskara Zerbitzuan (Tel. 943 300 830)

 

Material osagarria:

Egitasmoak

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil