Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Andoain

Albisteak

Abian da Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketaren XIII. edizioa

2014/10/01 - Iruzkinak: 0

Aurten ere Zizurkilgo Udalak abian jarri du Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketa. Idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz, Zizurkilgo Udaleko Euskara Sailak antolatzen du lehiaketa eta Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek aurkeztu ditzakete lanak.

Haurrekin euskaraz egiteko ikastaroak Andoianen

2014/09/08 - Iruzkinak: 0

Andoianen bizi eta 2003. urtean edo geroago jaiotako haurren gurasoentzat, aitona-amonentzat edo zaintzaileentzat euskarazko hastapen-ikastaroak eskainiko dituzte, haurrekin euskaraz egin ahal izateko.

Errenta aitorpena euskaraz egin duten herritarren kopurua goruntz doa

2014/08/25 - Iruzkinak: 0

Errenta aitorpena egin duten herritarren %13,2k euskaraz eskatu ditu harremanak Ogasun eta Finantza Departamentuarekin, zehazki, 50.184 zergadunek.

Banaiz Bagara elkarteak egitarau zabala prestatu du udara begira

2014/07/18 - Iruzkinak: 0

Azken urteetan bezala, Banaiz Bagara elkarteak antolatzen dituen taldeek eta jarduerek udan ere jarraipena izango dute, udak berak ekartzen duen ukitu berezi eta giro alaitsuarekin.

Eako Poesia Egunak uztailaren 11tik 13ra

2014/07/07 - Iruzkinak: 0

Uda hasiera aldera antolatzen dituzte Eako Poesia Egunak eta aurtengoan uztailaren 11 ostiraletik 13 igandera izango dira. Errezitaldi, kontzertu, dantzaldi, antzerki, hitzaldi eta abarren artean hainbat eta hainbat literaturzalek gozatzeko aukera izango dute.

BeƱat Zamalloak jaso du XXVI. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

2014/07/04 - Iruzkinak: 0

Ekainaren 28an banatu ziren XXVI. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak Andoaingo Bastero Kulturgunean, eta Beñat Zamalloa izan da aurtengo sari nagusia jaso duena.

Nobelak sortzeko Augustin Zubikarai XIV. Saria Ondarroan

2014/07/02 - Iruzkinak: 0

Idazleen lana bultzatuz euskal kultura aberasteko Augustin Zubikarai XIV. Beka Saria antolatu dute Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak. 6.000 euroko beka emango zaio irabazleari eta urte beteko epean aurkeztu beharko du eleberria, Elkar argitaletxeak argitaratzeko.

Erreportari Gaztea kazetaritza sariak banatu dituzte

2014/06/24 - Iruzkinak: 0

Ekainaren 19an Andoaingo XVII. Erreportari Gaztea Sariaren banaketa izan zen Andoaingo Gazte Lokalean

Errenta aitorpenaren lehiaketak badu irabazlea

2014/06/13 - Iruzkinak: 0

Buruntzaldeko udalek Errenta aitorpenaren inguruan egindako lehiaketako irabazlea Naroa Imaz  izan da.

LANSAREAN enplegu-ataria euskaraz lan egiteko

2014/06/10 - Iruzkinak: 0

Sarean enplegua bilatzeko LANSAREAN proiektua jarri du martxan Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil