Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Lasarte-Oria

Albisteak

Buruntzaldean 110 lagunek atera dute gidabaimena euskaraz 2018an zehar

2019/02/15 - Iruzkinak: 0


400 euroko bederatzi sari zozkatu dira gidabaimena euskaraz atera dutenen artean.

[Bideoa] Herritarrak Euskaraldiari buruz hizketan

2019/02/14 - Iruzkinak: 0

Euskararen Ginkana lehiaketaren baitan, Euskaraldiaren inguruko herritarren esperientziak bildu dituzte Urumeako Kronikan. Hemen ikus dezakezu bideoa. (Iturria: kronika.eus)

Martxan da txotx denboraldi berria

2019/01/30 - Iruzkinak: 0

Gartziategi Sagardotegian ireki zuen Olatz Arrieta kazetari astigartarrak aurtengo txotx denboraldia. Jende andana hartuko du Buruntzaldeak datozen asteotan eta bertako sagardotegiek aurten ere harrera ona izatea espero dute.

Apirilaren 12tik 13ra bitartean pasako da Korrika Buruntzaldeatik

2019/01/25 - Iruzkinak: 0

Ostiraletik larunbatera bitarte izango da Korrika Buruntzaldean. Apirilaren 12an, ostirala, igaroko da Usurbil eta Lasarte-Oriatik. Donostiara bidea hartu eta beste hainbat herritatik igaro ostean, apirilaren 13 (larunbata) goizaldean iritsiko da eskualdeko gainontzeko herrietara.

Hurrengo astean zehar Euskarazko Produktuen Katalogoak banatuko dira Buruntzaldean

2018/11/27 - Iruzkinak: 0

KATALOGOA.EUS webguneak 6.000 euskarazko produktu biltzen ditu, 0-16 urteko haur eta gazteentzat. Hego Euskal Herrian 100.000 paperezko ale banatuko dira, eta horietatik 8.500 ale inguru Buruntzaldean banatuko dira.

Buruntzaldeko herrietan hizkuntza ohiturak aldatzen

2018/11/05 - Iruzkinak: 0

Donostiako Egia auzoan 2016ko otsailean egindako esperientziari jarraituz, Buruntzaldeko hainbat herritan ere 2016ko udazkenean jarri ziren martxan herritarren arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimenak.

Bueltan datorkigu, 5 urte bete dituen Errigoraren “Euskarari puzka” kanpaina

2018/10/18 - Iruzkinak: 0

Urriaren 25ean zabalduko da, Errigoraren udazken parteko elkartasun kanpainako otarrak eskatu nahi dituzuenontzako izen emate epea.

Euskaltegiek ireki dute matrikulazio epea

2018/09/04 - Iruzkinak: 0

Iraila bukaerara arte egin daiteke matrikula, euskaltegietan. Buruntzaldeako guztiak dira HABEk homologatutakoak. Udalek diru-laguntzak ematen dituzte; ia matrikularen %100 ordaintzeraino.

Uztailean, kultura kalera

2018/07/10 - Iruzkinak: 0

Zinema, antzerkia, dantza, tailerrak eta Santa Ana eguneko ekintzak. Uztailean kultur ekintzak Manuel Lekuona kultur etxea utzi eta kalera irtengo dira herritarren gozamenerako

Gidabaimena euskaraz ateratzea saritzen da Buruntzaldean

2018/05/29 - Iruzkinak: 0

Buruntzaldeko udalek 400 euroko sariak zozketatuko dituzte gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz gainditzen duten herritarren artean.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil