Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Azaroa 2019 >
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

hitzaldia

  • Jon Maiaren hitzaldia
    Azaroak 07 (Usurbil)
    Antolatzailea: herritar talde bat eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: “Extremaduratik bertsolaritzara: integrazio istorio bat” izeneko Jon Maiaren hitzaldia, Mundualdiaren testuinguruan.

Bilerak

  • Anerreka Ingurumen Elkartearen bilera irekia
    Azaroak 07 (Usurbil)
    Antolatzailea: Anerreka Ingurumen Elkartea
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Anerreka Ingurumen Elkartea herriko lur, aire eta ur kalitatearen alde lan egiteko sortu zen. "Horien inguruan, zer pausu ematen ari garen jakinarazteko bilera irekia egingo dugu azaroaren 7an".
    Gai zerrenda:
    -Airearen kalitatearen datuen azterketa.
    -Ucin: egindako lanak eta aurrera begirako proposamena.
    Nori zuzendua: "Informazioa jaso nahi izan edota ekarpenak egin nahi badituzue, bilera irekiera gonbidatzen zaituztegu".
    Aurreikusitako iraupena: ordubete.

Azoka

  • 24. Artisautza Azoka
    Azaroak 01 (Usurbil)
    Antolatzailea: Aitzaga Elkartea
    Ordua: 11:00-14:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbilgo frontoia
    Herria: Usurbil

    Xehetasunak: denetariko artisauen postuak eta hamaiketako goxoa dastatzeko aukera.

Zinea

  • Haurrentzako zine zikloa euskaraz
    Azaroak 03 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala eta Ziortza Gazte Elkartea
    Ordua: 17:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Izenburua: “Asterix, edabe magikoaren sekretua”.
    Sinopsia: "Zuhaitz batetik bestera mihura bila ari dela, halako batean, Panoramix druida lurrera erori da. Han etzanda hausnartzen hasi da. Orkatila bat bihurritu du, baina askoz okerragoa izan zitekeen! Berak ezin balu, nork prestatuko luke neurrigabeko indarra ematen duen edabe magiko garrantzitsua? Asterixek eta Obelixek lagunduta, Galia osoan zehar bidaiatuko du druida trebe baten bila, hari edabe magikoaren errezetaren sekretua helarazteko asmoz, bere herrixkaren etorkizuna ziurtatzearren".
    Iraupena: 85 minutu. 
    Ekoizpen urtea: 2019.
    Zuzendaria: Alexandre Astier eta Louis Clichy.
    Gidoia: Alexandre Astier.
    Sarrerak: egunean bertan Sutegin 3 eurotan salgai.
    Nori zuzendua: LH-ko ikasleei.

Txapelketa

  • Adinekoen arteko sukaldaritza txapelketa
    Azaroak 01 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate adinekoen elkarteak
    Ordua: 17:00etatik aurrera

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbilgo frontoia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: herriko adineko elkarteek antolaturiko Usurbilgo sukaldaritza txapelketa. Giza proba ospatu artean, legatza saltsan prestatzen ariko dira. Lehiakideak herriko gastronomia elkarteetako adinekoak izango dira, epaimahaiko kideak baita. Giza proba amaitzen denean, txapelketako kideek prestaturiko pintxoak dastatu ahalko ditugu, Lumagorridun Txokoaldeko Lartzandietako oilasko erredun zizka-mizkekin eta edariarekin batera. Orduan ospatuko da baita sari banaketa. Txapelduna, 2020. urtean Gipuzkoa mailan ospatuko den lehiarako sailkatuko da. 
    Oharra: Pintxoen dastaketarako txartelak aldiz, giza proba ospatzen ari den artean salduko dira.

zerbitzua

  • Bus taxi zerbitzu bereziak hilerrira
    Azaroak 01 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala
    Ordua: 10:00-14:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: San Inazioko biribilgunetik hilerrira
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Joandakoak oroitzeko eguna izan ohi den azaroaren lehenerako bus taxi zerbitzu bereziak iragarri ditu Usurbilgo Udalak, hilerrirako joan etorria egiteko. Zortzi zerbitzu guztira; ordu erdiro, 10:00-14:00 artean.

    Ordutegiak:
    -San Inazioko biribilgunetik orduotan irtengo dira zerbitzu bereziok hilerrirantz: 10:00; 10:30; 11:00; 11:30; 12:00; 12:30; 13:00 eta 13:30ean.
    -Hilerritik herrira itzultzeko zerbitzuak orduotan izango dira: 10:15; 10:45; 11:15; 11:45; 12:15; 12:45; 13:15 eta 13:45ean.

Aurkezpena

  • NOAUA!ren Kulturaldia: "Euskaraldiaren ikerketa: Usurbilgo emaitzen aurkezpena"
    Azaroak 06 (Usurbil)
    Antolatzailea: Noaua! Kultur Elkartea, Usurbilgo Udala eta Euskaraldiko taldea
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "2018ko udazkenean ospatu zen lehen aldiz Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimena. Herritarren hizkuntza-ohiturak euskararen alde aldatzea zuen helburu, baina lortu al zen euskararen erabilera sustatzea eta eskuratutako ohitura berriak epe luzean iraunaraztea? Euskaraldiaren eraginkortasuna neurtzeko eta aztertzeko asmoz, I. Euskaraldia ikerketa burutu da. Ikerketa horren Usurbilgo emaitzak aurkeztuko dira hitzaldi honetan. Horrekin batera, Euskaraldiaren 2. edizioari begira jarriko dira, edizio berriaren aurkezpen publikoa egingo baita. Bertan, 2020ko Euskaraldiaren berrikuntzak aurkeztuko zaizkie herritarrei: Nola parte hartuko dute entitateek? Zer dira ARIGUNEAK? Nola lagun daiteke ekimenaren antolaketan?".

Deialdia

  • Erraustegiaren ikerlanerako laguntza mahaia
    Azaroak 01 (Usurbil)
    Antolatzailea: herritar taldea
    Ordua: 11:00-14:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegi ataria
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Zubieta Lantzenek Zubietako erraustegiaren kutsagaien inguruan abiarazia duen ikerlana finantzatzen laguntzeko mahaia jarriko da azaroaren 1eko Artisau Azokan.
    Laguntza bideotatik eman daiteke:
    https://www.verkami.com/projects/24685-erraustegiaren-kutsadura-kontrol-independentea
    -Zubieta Lantzen elkartearen kontu zenbakia: ES45 2095 5069 06 1064132086.
    -Laguntza biltzeko mahaia azaroaren 1eko Artisau Azokan, Sutegi atarian.

  • Odol ematea
    Azaroak 04 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea
    Ordua: 18:00-20:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbilgo anbulatorioa
    Herria: Usurbil

Kirola

  • Giza proba
    Azaroak 01 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo herri kirolen taldea
    Ordua: 17:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Dema plaza
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: “Ur-Epel” harriarekin giza proba ikusgarria ospatuko da, Usurbilgo herri kirolen antolatzaileen eskutik. 1.800 kiloko harriari tiraka lehiatuko dira hiru talde mixto bizkaitar: Txorierri Herri Kirol Taldea, Lasuen eta Leioako Euskal Kirol Zaleak. Giza probarekin batera,  jubilatu elkarteek udalerri mailako sukaldaritza lehiaketa antolatu dute, Eguzki, Mahaspildegi, Andatzpe, Atarialde eta Ibai-Ondo elkarte gastronomikoen laguntzaz.
    Sarrerak: egunean bertan 5 eurotan salgai, Sutegin jarriko duen mahaian.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil