Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Iraila 2017 >
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

antzerkia

  • Jauzi! Antzerki Egunak iragartzeko kalejira
    Irailak 08 (Usurbil)
    Antolatzailea: Antolatzaileak: Muxurbil eta EHAZE (Euskal Herriko AntzerkiZale Elkartea). Laguntzailea. Usurbilgo Udala.
    Ordua: 19:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Kaxkoan barrena
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Lasarte-Oriako Dantzarinen kalejira Kaxkoan barrena. Jauzi! Antzerki Egunen baitan, irailaren 14an antolatu duten antzerki pieza musikatuez osaturiko kale ekintza musikatuaren antzeko ibilbidea osatuko dute tabernen bueltan.

  • Muxurbilen ikasturte berriko aurkezpena
    Irailak 09 (Usurbil)
    Antolatzailea: Muxurbil Antzerki Taldea
    Ordua: 12:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Bake Epaitegi ondoko yogako lokala
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Muxurbil Antzerki Taldeak ikasturte berriko zehaztasunen berri emango du bilera ireki honetan. 5 urtetik gorako herritar orok parte har dezake taldeak. Entseguetako ordutegiak zehaztuko dira hitzordu honetan. Ostiral arratsalde nahiz larunbat goizetan ikastaroko saioak antolatzeko aukera egongo da. Taldetik iragarri dutenez gainera, "aurten gauza berri bat egingo dugu, etortzen denak jasoko du honen berri".
    Informazio gehiago: 675 71 23 83 (Ixabel).

  • Jauzi! Antzerki Egunak
    Irailak 14 (Usurbil)
    Antolatzailea: Muxurbil eta EHAZE (Euskal Herriko AntzerkiZale Elkartea). Laguntzailea. Usurbilgo Udala.
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: kalean
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: kale ekintza musikatua. "Usurbilgo hainbat txokotan pieza desberdinak ikusi ahal izango dira; Daltonak taldeak “Lapur depresiboak”, Muxurbilek “Gure heroiak” biak usurbildarrak. Gorka Zubeldia eta Eñaut Gantxegi transfugek “Opor politikoak” izeneko lana eskainiko dute. Alde batetik bestera joateko translazioan, musikaren laguntza izango dugu, musikariek ere pieza bereziak joaz (hauek ere usurbildarrak).

  • Jauzi! Antzerki Egunak
    Irailak 15 (Usurbil)
    Antolatzailea: Antolatzaileak: Muxurbil eta EHAZE (Euskal Herriko AntzerkiZale Elkartea). Laguntzailea. Usurbilgo Udala. 
    Ordua: 19:00/22:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    19:00 Mahai ingurua Sutegiko auditorioan: "Transgresioa, tabua ala desira?". Hizlariak: Kattalin Miner, Oier Gillan eta Manex Fuchs... gure artean izango dira gaiari buruz hausnartzeko.
    22:00 "Hozkailua" antzezlana Sutegiko auditorioan.
    Zuzendaria: Manex Fuchs. Idazlea: Inai Iturriaga.
    Aktoreak: Ander Lipus eta Patricia Urrutia.
    Sarrerak: egunean bertan 5€ (3 € ikasle eta langabetuentzat). 
    Zehaztasunak: Euskal antzerkigintzan erreferentea den Ander Lipusen Huts teatroa taldeak eskainita lan irreberentea eta punkia, Patricia Urrutiak lagundurik. Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da HOZKAILUA".

aisia

  • Masusta Kofradiaren Eguna
    Irailak 08 (Usurbil)
    Antolatzailea: Masusta Kofradia
    Ordua: 21:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Artzabal Taberna
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "2007. urtean eratu zen Masustaren Kofradia Txirristra Tabernan bost lagunekin. Geroztik, urtez urte ospatzen da irailean Krofradiaren Eguna. Aurten, hamabosgarren kofradea izendatuko da. Dena jai eta kantu giroan ospatzen da. Ekintza erabat irekia da etorri nahi duen herritarrarentzat. Egitaraua:
    -Afari irekia Artzabal tabernan (aldez aurretik izena eman behar da).
    -Kofradegaiaren aurkezpena.
    -Jantzi banaketa eta janztea.
    -Masustaren propietateen irakurketa.
    -Kofrade berriaren zin egitea.
    -Hurrengo urterako kofradegaiaren izendapena.
    -Masustaren ereserkia".

ikastaroa

  • Sagarrondotik sagardora ikastaroko saioa
    Irailak 09 (Usurbil)
    Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba
    Ordua: 09:00-13:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak", Aitor Etxeandiaren eta Egoitz Zapiainen eskutik.
    Izen ematea: 
    943 361 114
    alkartasuna@usurbil.com
    alkartasuna.eus
    Ikastaroko prezioa: 15 euro, bazkideek doan.

Musika

  • Zumartekoen ikasturte hasiera
    Irailak 07 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola
    Ordua: 16:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Udarregi Ikastolak bezala, irailaren 7an abiatuko du ikasturte berria Zumarte Musika Eskolak. Baina gogoan izan, Villa Pilarren handitze eta berritze lanak tarteko, behin behineko beste guneotan bilduko dira musikariak datozen bi urteotan; Udarregi Ikastolan eta Santueneko frontoi atzeko lokalean. Musika Eskolako bulegoa berriz, garai bateko Puntapax kaleko Atez Ateko Informazio bulegoan kokatuko da.
    Informazio gehiago: zumarte.org

Jaiak

  • Santueneko jaiak
    Irailak 15 (Usurbil)
    Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea
    Ordua: egunean zehar

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Santuenea
    Herria: Usurbil

    17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxka tabernaren eskutik.
    Ondoren, globo gerra.
    18:30 Buruhandiak eta Ustekabe txaranga.
    19:00 Sardina jana.
    21:00 Musikarien afaria.
    23:30 Kontzertuak: Kezka, Fridays Crew eta Joxpa Erromeria.

Irteera

  • Benasqueko bailarara irteera
    Irailak 09tik - Irailak 10ra (Usurbil)
    Antolatzailea: Andatza M.K.T.

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Iaz bezala, irailaren 9 eta 10eko astebururako antolatu du Andatza M.K.T.-k, urtero egin ohi duen Pirinioetako asteburupasa. “Benasqueko bailarara joango gara, Posets (3375 m) egiteko asmoz. Angel Orus aterpean ostatua hartuko dugu”. Izen ematea zabaldu dute jada. Hemen xehetasunak:
    Egunak: irailak 9, 10.
    Ibilbidea:
    -Irailak 9: “6:00etan Usurbildik abiatuko gara autobusez. Bidean geldialditxoa egin ondoren, Benasqueko bailarako Eriste herrira iritsiko gara, Angel Orus aterpera abiatzeko”.
    -Irailak 10: “Angel Orus Aterpetik Posets-eko gailurra egiteko asmoz abiatuko gara. Ondoren Eristera jaitsiko gara autobusa hartzeko eta ilunabarrean Usurbilera iristeko “.
    Izen ematea: uztailaren 12ra arte.
    Prezioak:
    -Andatzako bazkideek: 36 euro FEDME gehigarria dutenak; 45 euro ez dutenak.
    -Andatzako bazkide ez direnek: 61 euro FEDME gehigarria dutenak: 70 euro ez dutenek.
    Ordainketak, kontu zenbakiotako batean:
    Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
    Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
    Oharrak:
    -Plaza mugatuak. Izen emateko zerrenda errespetatuko da, plazak bete arte. Lehentasuna Andatzako kideek izango dute.
    -Andatza M.K.K.-ren irteeretan parte hartzeko ezinbestekoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. “Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Komenigarria da izapidetza ahalik eta azkarren egitea”.
    Informazio gehiago eta hartuemanetarako:
    andatza.com
    andatza@hotmail.com

Deialdia

  • Odol ematea
    Irailak 11 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea
    Ordua: 18:00-20:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: anbulatorioa
    Herria: Usurbil

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil