Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Iraila 2017 >
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

antzerkia

  • Muxurbilen ikasturte berriko aurkezpena
    Irailak 09 (Usurbil)
    Antolatzailea: Muxurbil Antzerki Taldea
    Ordua: 12:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Bake Epaitegi ondoko yogako lokala
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Muxurbil Antzerki Taldeak ikasturte berriko zehaztasunen berri emango du bilera ireki honetan. 5 urtetik gorako herritar orok parte har dezake taldeak. Entseguetako ordutegiak zehaztuko dira hitzordu honetan. Ostiral arratsalde nahiz larunbat goizetan ikastaroko saioak antolatzeko aukera egongo da. Taldetik iragarri dutenez gainera, "aurten gauza berri bat egingo dugu, etortzen denak jasoko du honen berri".
    Informazio gehiago: 675 71 23 83 (Ixabel).

ikastaroa

  • Sagarrondotik sagardora ikastaroko saioa
    Irailak 09 (Usurbil)
    Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba
    Ordua: 09:00-13:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak", Aitor Etxeandiaren eta Egoitz Zapiainen eskutik.
    Izen ematea: 
    943 361 114
    alkartasuna@usurbil.com
    alkartasuna.eus
    Ikastaroko prezioa: 15 euro, bazkideek doan.

Irteera

  • Benasqueko bailarara irteera
    Irailak 09tik - Irailak 10ra (Usurbil)
    Antolatzailea: Andatza M.K.T.

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Iaz bezala, irailaren 9 eta 10eko astebururako antolatu du Andatza M.K.T.-k, urtero egin ohi duen Pirinioetako asteburupasa. “Benasqueko bailarara joango gara, Posets (3375 m) egiteko asmoz. Angel Orus aterpean ostatua hartuko dugu”. Izen ematea zabaldu dute jada. Hemen xehetasunak:
    Egunak: irailak 9, 10.
    Ibilbidea:
    -Irailak 9: “6:00etan Usurbildik abiatuko gara autobusez. Bidean geldialditxoa egin ondoren, Benasqueko bailarako Eriste herrira iritsiko gara, Angel Orus aterpera abiatzeko”.
    -Irailak 10: “Angel Orus Aterpetik Posets-eko gailurra egiteko asmoz abiatuko gara. Ondoren Eristera jaitsiko gara autobusa hartzeko eta ilunabarrean Usurbilera iristeko “.
    Izen ematea: uztailaren 12ra arte.
    Prezioak:
    -Andatzako bazkideek: 36 euro FEDME gehigarria dutenak; 45 euro ez dutenak.
    -Andatzako bazkide ez direnek: 61 euro FEDME gehigarria dutenak: 70 euro ez dutenek.
    Ordainketak, kontu zenbakiotako batean:
    Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
    Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
    Oharrak:
    -Plaza mugatuak. Izen emateko zerrenda errespetatuko da, plazak bete arte. Lehentasuna Andatzako kideek izango dute.
    -Andatza M.K.K.-ren irteeretan parte hartzeko ezinbestekoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. “Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Komenigarria da izapidetza ahalik eta azkarren egitea”.
    Informazio gehiago eta hartuemanetarako:
    andatza.com
    andatza@hotmail.com

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil