Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Iraila 2017 >
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

Irteera

  • Benasqueko bailarara irteera
    Irailak 09tik - Irailak 10ra (Usurbil)
    Antolatzailea: Andatza M.K.T.

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Iaz bezala, irailaren 9 eta 10eko astebururako antolatu du Andatza M.K.T.-k, urtero egin ohi duen Pirinioetako asteburupasa. “Benasqueko bailarara joango gara, Posets (3375 m) egiteko asmoz. Angel Orus aterpean ostatua hartuko dugu”. Izen ematea zabaldu dute jada. Hemen xehetasunak:
    Egunak: irailak 9, 10.
    Ibilbidea:
    -Irailak 9: “6:00etan Usurbildik abiatuko gara autobusez. Bidean geldialditxoa egin ondoren, Benasqueko bailarako Eriste herrira iritsiko gara, Angel Orus aterpera abiatzeko”.
    -Irailak 10: “Angel Orus Aterpetik Posets-eko gailurra egiteko asmoz abiatuko gara. Ondoren Eristera jaitsiko gara autobusa hartzeko eta ilunabarrean Usurbilera iristeko “.
    Izen ematea: uztailaren 12ra arte.
    Prezioak:
    -Andatzako bazkideek: 36 euro FEDME gehigarria dutenak; 45 euro ez dutenak.
    -Andatzako bazkide ez direnek: 61 euro FEDME gehigarria dutenak: 70 euro ez dutenek.
    Ordainketak, kontu zenbakiotako batean:
    Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
    Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
    Oharrak:
    -Plaza mugatuak. Izen emateko zerrenda errespetatuko da, plazak bete arte. Lehentasuna Andatzako kideek izango dute.
    -Andatza M.K.K.-ren irteeretan parte hartzeko ezinbestekoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. “Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Komenigarria da izapidetza ahalik eta azkarren egitea”.
    Informazio gehiago eta hartuemanetarako:
    andatza.com
    andatza@hotmail.com

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil