Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Iraila 2017 >
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

antzerkia

  • Jauzi! Antzerki Egunak
    Irailak 16 (Usurbil)
    Antolatzailea: Antolatzaileak: Muxurbil eta EHAZE (Euskal Herriko AntzerkiZale Elkartea) Laguntzailea. Usurbilgo Udala.
    Ordua: 11:00/18:00/22:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    11:00 Zirku jostaldia Santueneko frontoian. Haur eta gaztetxoentzako ekintza izango da. Sarrera doan.

    18:00 "Zatarraren edertasuna" ikastaroa Sutegiko auditorioan.
    Aktore eta zuzendaria: Iñaki Zirrausta. 
    Ikastaro berezia, ohiko antzerkitik aldendu eta lan egiteko modu berriak arakatuaz.
    Sarrera: egunean bertan 5€ (3 € ikasle eta langabetuentzat). 

    21:00 "Tentexut" zizka mizkak Sutegin.

    22:00 "Fakiu" antzezlana Sutegiko auditorioan.
    ATX Teatro-ren lana. Zuzendaria: Iñaki Ziarrusta Idazlea: Fredi Paia.
    Aktoreak: Belen Cruz, Sandra Fdez. Agirre eta Gabriel Ocina.
    Sarrerak: egunean bertan 5€ (3 € ikasle eta langabetuentzat). 
    "Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, beldurra... eta nola ez... biolentzia. 
    Besteak beste, gure instintuetako batzuk dira hauek. Beraiei esker bizirauten dugu historiaurretik gaur egun arte. Oinarrizko erremintak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera egiteko, animalia guztiekin partekatzen ditugun tresnak. Ezin izango genuke bizi hauetako bat kentzen badigute, ez ginateke bete-beteak izango.
    Baina EZZZ!!! Biolentzia ez!!! ezin dugu biolentzia erabili!!! Eta egia da, arrazoi gabeko biolentzia ezin da erabili... baina arrazoia balego, ... egon liteke biolentzia erabiltzeko arrazoirik?... eta beste biderik ez dagoenean? ... zer egin genezake bizirauteko?
    Galderak dira, besterik ez... erantzunak publikoaren esku daude".

Jaiak

  • Santueneko jaiak
    Irailak 16 (Usurbil)
    Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea
    Ordua: egunean zehar

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Santuenea
    Herria: Usurbil

    10:30 Pintura lehiaketa.
    11:00/13:00 Zirku jostaldia haur eta gaztetxoentzat.
    13:00 Buruhandiak.
    14:00 Haur bazkaria (Norberak bere bazkaria ekarri, eta edariak eta postrea bertan banatuko dira). 16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
    16:00 Haurrentzako puzgarriak.
    17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzaren eskutik.
    19:00 Buruhandiak.
    21:00 Herri Afaria.
    00:00 Dj Mikeltxi.

Tailerra

  • Basalandare xaboien tailerra
    Irailak 16 (Usurbil)
    Antolatzailea: Alkartasuna Nekazal Kooperatiba
    Ordua: 09:00-13:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Basalandare xaboien ikastaroa antolatu dugu Jone Aldabaldetreku eta Rita Aldabaldetrekurekin. Eskuzko xaboia osagai desberdinez nola sortu ikasiko dugu, eta partaide bakoitzak xaboi bat eramango du. Ikasleek tailerrera yogurth ontziak ekarri behar dituzte, molde gisa erabiltzeko".
    Prezioa: 35 euro, Alkartasunako bazkideek doan.
    Izen ematea:
    943 361 114
    alkartasuna@usurbil.com
    https://www.alkartasuna.eus/euskara/produktuak/ikastaroak

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil