Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Urria 2017 >
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

hitzaldia

  • Eñaut Etxamendirekin solasaldia
    Urriak 14 (Usurbil)
    Antolatzailea: Nafartarrak
    Ordua: 11:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Eñaut Etxamendi, nafarra, gizon handia, Usurbilen izango dugu. Kantaria (Etxamendi eta Larralde), hizkuntzalaria (euskararen jatorriari buruzko tesia egina du), artzaina... ekintzailea. Hamaika eskarmentu jasotako pertsona, eta abertzalea. Zeresan handia duen gizon honekin solasaldia izango dugu. Gai hauek guztiak jorratuko ditugu eta beste hainbat ere bai. Hau guztia borobiltzeko, berarekin Ainhoa Larrañaga (Mondragon Unibertsitateko irakaslea) izango dugu".
    Sarrera: doan.

Jaiak

  • Aginagako jaiak: "Referendum de Independencia"
    Urriak 01 (Usurbil)
    Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Aginaga
    Herria: Usurbil

    07:00 Baratxuri zopa jana Atarialde Elkartean.
    09:00 Tiroplatoa.
    12:30 Aginagako haur dantzari taldearen ikuskizuna.
    17:00 Haurren pilota txapelketa herrikoia, frontoi txikian!
    18:30 Orbeldi dantza taldearen eskutik, dantza ikuskizun zoragarria frontoian.
    Ondoren, piper frijitu eta sagardo banaketa herriko plazan.

    Facebook: Aginagako Jaiak
    Oharrak: Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen istripuetaz. Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, ardura zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.

  • Aginagako jaiak: San Praixku Eguna
    Urriak 04 (Usurbil)
    Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Aginaga
    Herria: Usurbil

    11:00 Meza nagusiaren ondoren, jubilatuen hamaiketakoa eta bertsolariak Aginaga Sagardotegian.
    18:00 Herritarren arteko herri kirolak, gazteak helduen kontra!
    18:30 Sardina eta sagardo dastaketa musikaz alaituta.
    Bitartean, XXXV. Topa Txapelketa herrikoia.

    Facebook: Aginagako Jaiak
    Oharrak: Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen istripuetaz. Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, ardura zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.

  • Aginagako jaiak: Umeen Eguna eta Gazteen Gaua
    Urriak 06 (Usurbil)
    Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Aginaga
    Herria: Usurbil

    10:00 Jolasak frontoian.
    13:00 Bazkari goxo-goxoa Eliza Zaharrean.
    16:00-18:00 Tailerrak eta Puzgarriak frontoian Txatxilipurdikoekin.
    Segidan, txokolate goxo-goxoa.
    18:30-19:30 Disko festa, hasi ipurdiak mugitzen.
    19:30 Apar festa plazan.
    21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian.
    00:00 Txosnen irekiera.
    01:00 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Rukula eta Eskean Kristö.
    Ondoren, Karaokea.
    Segituan, euria goitik behera.

    Facebook: Aginagako Jaiak
    Oharrak: Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen istripuetaz. Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, ardura zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.

  • Aginagako jaiak: Gaupasa Eguna
    Urriak 07 (Usurbil)
    Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Aginaga
    Herria: Usurbil

    16:00 XXXVI. Mus Txapelketa Herrikoia Atarialde Elkartean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).
    17:00 Txosnen irekiera.
    17:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Kezka eta The Hastelen´s.
    18:00 Gorriti.
    19:30 Poteoa Elektro Txufla elektrotxarangarekin.
    00:30 Kontzertuak frontoian: Odolaren Mintzoa eta Laket.
    04:00 Eliza zaharrean Jotatxo DJ eta plazako karpan Balber DJ.
    Berehala egunak argitu duela? Guri bost!

    Facebook: Aginagako Jaiak
    Oharrak: Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen istripuetaz. Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, ardura zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.

Irteera

  • Anbotora mendi irteera
    Urriak 08 (Usurbil)
    Antolatzailea: Andatza M.K.T.
    Ordua: 07:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Oiardo Kiroldegia
    Herria: Usurbil

    Abiatzeko hitzordua: 07:30etan autobusez, Oiardo Kiroldegitik.
    Ibilbidea: 14,5 km. "Mendi ibilaldia Arrasateko Gesalibar auzoan abiatuko da, eta Anboto mendira igo ondoren Urkiolan amaituko da".
    Izen ematea: 10 euroko ordainketa egin beharko da urriaren 4a baino lehen, kontu zenbakiotako batean:
    Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
    Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
    Oharrak: 
    -Plaza mugatuak.
    -Otordua ibilbidea amaitutakoan egingo da.
    -Janaria norberak eraman beharko du, edaria Andatza M.K.T.-ren esku.
    -Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu. Egin beharrekoaren informazioa andatzamendizale.info atarian edo andatza@hotmail.com helbidera email bat idatzita jaso daiteke.
    Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Ikus-entzunezkoak

  • “Atxorrotx Gaztelua” dokumentala
    Urriak 10 (Usurbil)
    Antolatzailea: Nafartarrak
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Bere garaian Nafarroako tenentzia bat izan zen Aizorrotz, gune garrantzitsua erresumaren lurraldetasunaren sisteman. Bertan eraiki zen Erdi Aroko gaztelu nafarra, inguruko jendearentzat Atxorrotx izenekoa, tenentziaren egoitza zena, 1200 urtean Gaztelak Nafarroako kostaldeko lurraldeak konkistatu aurretik. Gaur, Deba bailarako hondakin hauek memoria gune bat dira guretzat, gure historiaren oroigarria, gertaera askoren lekuko".
    Sarrera: doan.

  • “The Basques of Santazi” dokumentala
    Urriak 11 (Usurbil)
    Antolatzailea: Nafartarrak
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Leslie Woodhead-ek 1987an grabaturiko 52 minutuko dokumentala. "Bi urtez, Zuberoako Saint-Engrance herrixkan bi artzain-familien eguneroko bizimodua jasotzen ibiliko dira kamerak, Pirinioetan bertan, Belagua haranaren beste aldean. Dokumentala 80ko hamarkadaren amaiera aldera filmatu zen, haien granjak munduarekin lotuko zituen asfaltozko pista estreinatu berri zutenean. Sandra Ott-en (The circle of Mountains azterketa bikainaren egilea, 1981) azterketa antropologikoan oinarritzen da pelikula".
    Sarrera: doan.

Bisita gidatua

  • Harria Hitz, bisita gidatua
    Urriak 14 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala
    Ordua: 11:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    Bideratzailea: Ereiten.
    Zehaztasunak: "Usurbilen inon baino hobe islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultur eztanda eta inon baino hobe islatzen da eztanda horren ondorena. Honen adibide garbia dira bertako herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementu (eskultura, mural, plaza...). Elementu horien bitartez Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutuko dugu, euskal tradizioa eta modernitatea bidailagun bihurtuz".
    Izen ematea: 688 818 017 edo info@kultour.pro
    Oharrak:
    -Leku kopuru mugatua.
    -Urriaren 15ean ordu berean, ibilbide gidatu bera gaztelaniaz.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil