Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Azaroa 2017 >
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   

Kulturaldia

  • NOAUA!ren Kulturaldia: Alejandro Tapiari omenaldia
    Azaroak 03 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala, Alejandro Tapiaren familia eta ingurua eta Noaua! Kultur Elkartea
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: “2016ko abenduaren 24an zendu zen Alejandro Tapia Aginagako margolaria. 1930. urteko azaroan jaio zen eta 86 urteetan asko dira egindako margolan, eskultura eta grabatuak. Akuarelekin hasi bazen ere zahar berritze lanak egiten, laster egin zuen olio-pinturak eta pastelak egiterako jauzia. Natura izan da besteak beste bere inspiraziorako gai nagusia eta berak esana da "Abstrakzioa egiten dudanean ere beti sartu behar izaten dut natura pixka bat. Naturak beti dauka zerbait hartzeko. Nahi duzun guztia ematen dizu". 1958. urtean joan zen Parisera eta ondoren Madrilen, Italian Londresen, Belgikan edota Holandan ere ibili zen ikasketak osatzen. Bere lanek estilo figuratibo eta abstrakzioaren eragina dutela esan genezake. 60. hamarkadan UR taldea sortu zuen Karlos Bizkarrondo, Jose Grazenea eta Javier Arozenarekin batera.

    Alejandro oso artista herrikoia izan dela esan dezakegu. Ezaguna dugu berak egindako murala, Sutegin eta Aginagako Eliza Zaharrean eskainitako erakusketak eta Aginagako festetako jai egitarauak, zein bertan ikusgai dagoen eskultura ere. Ekitaldi honetan aukera izango dugu berak eskainitako guztia gogoratu eta eskerrak emateko”.

    Oharra: ekitaldiaren ostean, azaroaren 12ra arte Sutegiko aretoan ikusgai izango den Alejandro Tapiaren lanen erakusketaren irekiera.

  • NOAUA!ren Kulturaldia: Alejandro Tapiaren lan erakusketa
    Azaroak 03tik - Azaroak 12ra (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala, Alejandro Tapiaren familia eta ingurua eta Noaua! Kultur Elkartea

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Alejandro Tapiaren lanak ikusi ahal izango ditugu. Berak bereziki maite zituen lanak eta inoiz erakutsi gabeko lanak izango ditugu erakusgai".
    Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
    Ordutegia:
    -Azaroaren 3an: 18:00-20:00.
    -Azaroaren 4, 5, 11, eta 12an: 12:00-14:00 / 18:00-20:00.
    -Azaroaren 8, 9 eta 10ean: 18:00-20:00.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil