Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Azaroa 2017 >
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   

Zinea

  • Haurrentzako zinea euskaraz: "Pepper"
    Azaroak 05 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.
    Ordua: 17:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Sinopsia: "Pepper txakur berezia da: diru mordoa oinordetzan jasotzeaz gainera, hitz egiten ere badaki!! Bere dirua nahi duten lapurrek jazarria, babesa bilatuko du Singerdarren etxean, familia guztiz bitxiaren ondoan. Felixek hartuko du bertan, mutiko bakartia bera, egun osoa tigrez mozorrotuta ematen duena. Elkarrekin, mutikoak eta txakurrak hamaika arriskuri egingo diete aurre eta munduko altxorrik ederrena aurkituko dute: adiskidetasuna".
    Sarrera: 3 eurotan egunean bertan salgai Sutegin.
    Nori zuzendua: LH-koei.
    Iraupena: 98 min. 
    Urtea: 2004.

Kulturaldia

  • NOAUA!ren Kulturaldia: Alejandro Tapiaren lan erakusketa
    Azaroak 03tik - Azaroak 12ra (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala, Alejandro Tapiaren familia eta ingurua eta Noaua! Kultur Elkartea

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Alejandro Tapiaren lanak ikusi ahal izango ditugu. Berak bereziki maite zituen lanak eta inoiz erakutsi gabeko lanak izango ditugu erakusgai".
    Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
    Ordutegia:
    -Azaroaren 3an: 18:00-20:00.
    -Azaroaren 4, 5, 11, eta 12an: 12:00-14:00 / 18:00-20:00.
    -Azaroaren 8, 9 eta 10ean: 18:00-20:00.

  • NOAUA!ren Kulturaldia: kantu-bertso-jira
    Azaroak 05 (Usurbil)
    Antolatzailea: Kantu Taldea, Bota Punttuba eta Noaua! Kultur Elkartea
    Ordua: 12:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Mikel Laboa plazatik
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Bertsolari Txapelketa Nagusi betean gauden honetan, lehiatik haratago, lagun arteko bertso giro goxoaz gozatzeko aukera izango dugu azaroaren 5ean, Jon Maia eta Alaia Martinen eskutik. Igandea izanik, eguerdi parteko poteo ordua girotuko digute bertsoz, usurbildar kantu zaleekin Kaxkoan barrena egingo duten kalejiran. Bota Punttuba, Kantu Taldea eta NOAUA!-k elkarlanean antolaturiko hitzordura gonbidatuak zaudete denok, bertsoak entzun eta abestera!".

  • NOAUA!ren Kulturaldia: "Handia" filma
    Azaroak 05 (Usurbil)
    Antolatzailea: NOAUA! K.E.
    Ordua: 19:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Sinopsia: “Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia Joakin ohi baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat”.
    Sarrerak: 6 € (aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 4€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.

Hernani - Independiente Santander

  • Errugbia
    Azaroak 05 (Hernani)
    Antolatzailea: Hernani Club Rugby Elkartea
    Ordua: 12:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Landare Toki
    Herria: Hernani
    Ohorezko A Mailako 7.jardunaldia

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil