< | Azaroa 2017 | > | ||||
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 |
hitzaldia
-
Hitzaldia: "DYAko lehen sorospenak haurretan"
Azaroak 17 (Usurbil) Antolatzailea: Bihurri Txiki ludoteka
Ordua: 17:30
GEHIAGO IRAKURRI
Non: Bihurri Ludoteka
Herria: Usurbil
Zehaztasunak: "Helburua, gurasoei umeen larrialdi eta istripuen aurrean nola jokatzeko ezagutzak eta trebetasunak helaraztea da".
Zinea
-
Ostiraletako zinea: "Fátima"
Azaroak 17 (Usurbil) Antolatzailea: Udarregi Ikastolako DBH4ko gazteak
Ordua: 19:00
GEHIAGO IRAKURRI
Non: Sutegiko auditorioa
Herria: Usurbil
Zehaztasunak: "Azaroan hasi eta martxora bitartean, Udarregi ikastolako DBH4ko gazteek Filmazpit-ek euskaraz azpititulatutako filmak eskainiko dituzte Sutegi aretoan. Filmazpit euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da. Filmazpit programak Euskadiko hainbat zinemalditan nahiz hauetatik kanpo jorratzen duten gaiagatik interesgarriak diren filmak hautatzen ditu eta euskaraz azpititulatzen ditu. Film guztiak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen dira".
Sinopsia: "Fatima aljeriarra da, dibortziatua dago eta Frantzian bizi da bere bi alabekin: Souad, nerabe bihurria, eta Nesrine, Medikuntza ikasten hasi berria den 18 urteko gaztea. Fatimak ia ez du frantsesez hitz egiten, eta hori oso oztopo handia da beraren eta bere alaben arteko harremanerako. Alabak dira Fatimaren bizitzan garrantzitsuena eta haietaz oso harro dago. Alabei ahalik eta etorkizun onena emateko, eguneko ordu asko garbitzaile gisa lan egiten pasatzen ditu. Egun batean istripu bat du eta denbora batez atseden hartu behar du. Denbora hori Souadi eta Nesrineri frantsesez esan ezin dien guztia arabieraz idazteko baliatzen du".
Urtea: 2015. Zuzendaria: Philippe Faucon. Aktoreak: Soria Zeroual, Zita Hanrot, Kenza-Noah Aïche, Chawki Amari, Dalila Bencherif. Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa-arabiera. Azpitituluak: Euskaraz. Gaia: Frantsestasunaren ukapena. Iraupena: 79 min.
Sarrerak: egunean bertan 2 €.
Antolatzaileak: Udarregi Ikastolako DBH4ko gazteak.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Omenaldia
-
Haimar Zubeldiari buruzko argazki erakusketa
Azaroak 15tik - Azaroak 17ra (Usurbil) Antolatzailea: Haimar Taldea Taldea
Ordua: 17:30-20:30
GEHIAGO IRAKURRI
Non: Sutegiko erakustaretoa
Herria: Usurbil
Zehaztasunak: Haimar Zubeldia txirrindulari profesionalaren ibilbideari buruzko argazki erakusketa.
Epea: azaroak 15-17.
Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
Ordutegia:
-Azaroaren 15ean: 20:00 Erakusketaren irekiera ofiziala.
-Azaroaren 16an eta 17an: 17:30-20:30.