Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Otsaila 2018 >
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728    

Jaiak

  • Inauteriak ikastetxeetan
    Otsailak 09 (Usurbil)
    Ordua: 10:15-16:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    UDARREGI IKASTOLA
    10:15ak aldera 
    HHko ikasleak, urteroko mozorro bitxiekin, herriko frontoira jaitsiko dira beraien dantzak egitera. Frontoian 10:30etan. Eguraldi txarra egingo balu, HH-ko dantza festa Oiardo Kiroldegian ordu berean. Kiroldegira sartzeko sarrera irekia egongo da denentzat.
    11:00 2 autoen atzetik, LHko ikasleak eta aurten, DBHko ikasleak LHko ikasleen artean gehituz, urteroko "Martxa" dantzatuko dute herria 2 ibilbideetan zeharkatuz, bat, Kaxko ingurutik eta bestea, Kalezar ingurutik, herritarrak girotuz, herria alaituz...
    11:45 DBHko ikasleek Oiardo Kiroldegian, LHko ikasleak gonbidatuz eta nola ez, DBHko gurasoak gonbidatuz, beraiek antolatutako dantzak eta mozorroak, urtero moduz bikain landuak, aurkeztu egingo dituzte.
    15:30 LHko ikasleek Oiardo Kiroldegian, beraien mozorroak eta dantzak, hauek baita ere oso ongi landuz, HHko ikasleak eta LHko gurasoak gonbidatuz, gogotsu aurkeztuko dituzte.

    Oharra: Udarregitik, DBHko eta LHko gurasoei Oiardo kiroldegira sartzeko sarrerak banatu egingo zaizkie. Hala eta guztiz ere, Kiroldegiko sarreran, soberan geratu diren sarrerak banatzen arituko dira Kiroldegiaren aforoa bete arte.
    Morrotzeko gaia: Udarregi Ikastolaren 50. urtemugari lotutako inauteriak. Aurreko 28 inauteri ikuskizunetako gai eta pertsonaien aukeraketa egingo dute ikasleek.
    Antolatzailea: Udarregi Ikastola.

    AGINAGAKO ESKOLA
    15:00 Aginagako Eskolako kideen emanaldia Eliza Zaharrean. Unibertsoa hautatu dute mozorrotzeko gaia aurten. Gai honi lotutako koreografiak eskainiko dituzte.
    Antolatzailea: Aginagako Eskola.

    ZUBIETAKO ESKOLA
    15:30
    Inauterietako kalejira Zubietako Eskola Txikitik abiatuta, Alamandegin, Barazarren eta Zubietako plazan egingo dituzte geldiuneak. Aurtengo gaia: musikalak. Amaieran, Guraso Elkarteak prestatutako askaria izango da.
    Antolatzailea: Zubietako Eskola.

  • Inauteri Festa: Orbeldi D.T.-ren kalejira
    Otsailak 09 (Usurbil)
    Antolatzailea: Orbeldi D.T., NOAUA! K.E, Usurbilgo Udala
    Ordua: 19:30-20:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Mikel Laboa plaza
    Herria: Usurbil

    19:30 Orbeldi Dantza Taldearen emanaldia herrian zehar. Irteera Oiardo Kiroldegitik.
    20:30 Azken saioa Mikel Laboa plazan.

Zinea

  • The disaster artist filma (JBGA)
    Otsailak 09 (Lasarte-Oria)
    Ordua: 22:00etan

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Manuel Lekuona kulturetxean
    Herria: Lasarte-Oria
    Okendo zinema taldearen eskutik, The disaster artist filma izango da ikusgai. Jatorrizko bertsioan eskainiko da eta gaztelaniako azpitituloak izango ditu. Ostean, zine-foruma egingo da. Sarrera, 5,50 euro.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil