< | Martxoa 2018 | > | ||||
1 | 2 | 3 | 4 | |||
5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
Bilerak
-
Txosna Batzordearen bilera
Martxoak 02 (Usurbil) Antolatzailea: Txosna Batzordea
Ordua: 22:30
GEHIAGO IRAKURRI
Non: Sutegiko auditorioa
Herria: Usurbil
Zehaztasunak: "Adi gazte! Denbora aurrera doa... eta ohartzerako herriko jaiak gerturatzen ari zaizkigu. Aurtengoan Ek. 28 - Uzt. 2 bitarte ospatuko dira eta dagoeneko prestaketa lanekin hasi da Jai Batzordea. Gazteok ere gure festak ilusioz eta indarrez ospatu nahi ditugu eta beraz, aurten ere Txosnaguneko egitarau propioa burutzea erabaki dugu. Jai hauek ere zureak egin nahi badituzu, gogo handiz hartuko zaitugu datorren ostiralean (martxoak 2) gaueko 22:30tan Sutegiko aretoan egingo dugun bilera irekian. Animatu, herriak eskertuko dizu, zuk eskertuko duzu! Jaiak herritik eta herriarentzat! Gora jai herrikoi, parekide eta euskaldunak!".
Zinea
-
Tres anuncios en las afueras filma (JBGA)
Martxoak 02 (Lasarte-Oria) Ordua: 22:00etan
GEHIAGO IRAKURRI
Non: Manuel Lekuona kulturetxean
Herria: Lasarte-Oria
Okendo zinema taldearen eskutik, Tres anuncios en las afueras filma eskainiko dute. Jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpitituluekin. Sarrera, 5, 50 euro.
Kantaldia
-
Ikastolaren 50. urtemugako abestiaren grabaziorako entsegua
Martxoak 02 (Usurbil) Antolatzailea: Udarregi Ikastola
Ordua: 16:30
GEHIAGO IRAKURRI
Non: Udarregi Ikastolaren Agerialde eraikineko musika gela
Herria: Usurbil
Zehaztasunak: Ikastolak aurten beteko duen mende erdia dela eta, abestia sortu eta grabatzera doaz, martxoaren erdialdean. Entseatzen hasiak dira. Aurreko larunbatean egin zuten lehen proba. Ostiral honetarako deitu dute hurrengo entsegu saioa. Bi aste barru izango da grabazioa. “Ikastolako guraso, guraso ohi, aiton-amonak kanta batean zuen ahotsa, zuen parte hartzea, betirako hor gera dadin, gonbita luzatzen dizuegu”, adierazi digute Udarregi Ikastolatik. Abestia erraz, 10 minutuetan ikasteko modukoa dela ohartarazten dute. “Ahotsaren kalitatea baino garrantzitsuagoa da parte hartzearen nahia, onartu duzuen hori eta ez geratu atzean, zuen bizitzako grabaketa honetan”, luzatzen du gonbita, Udarregi Ikastolako musika irakasle Jaione Eskuderok. Adi beraz deialdi hauei:
-Martxoak 2, ostirala, 16:30 Entsegu saioa, Udarregi Ikastolaren Agerialde eraikineko musika gelan.
-Martxoak 13-16: grabaketak.