Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Martxoa 2018 >
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

hitzaldia

  • "Angula ustelak" elkartasun birako hitzaldia
    Martxoak 07 (Usurbil)
    Antolatzailea: Gipuzkoa Zutik
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Angula ustelak, zer gertatzen da Euskal Erregimenari aurre egiten badiozu?" izenburua dauka eta herrian herriko eragileekin elkarlanean antolatu dugu Gipuzkoa Zutikeko kideok. Kasu benetan larria da Euskal Herri osoan jendea ohartarazi nahi dugu jokoan dagoenaz. Gaur egun inoiz baino indartsuago eta gupidagabeago agintean dagoen Euskal Erregimenaren politika nolakoa den oso errepresentatiboa da Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen kasua. Irailean epaituko dituzte Gipuzkoar guztiontzat ekonomikoki kaltegarria eta Donostialdeko milaka herritarren osasunarentzat arrisku garbia den erraustegia gelditzeagatik. Ondasun pertsonaletatik 100.000.000 (ehun milioi euro) eskatzen dizkiete. Erabat onartezina.
    Gure irakurketa: Zer dago jokoan? Herritarrak gertatzen ari denaren gainean informatzea da lehen helburua. Herriz herri gogoeta eta eztabaida egitea ere bai, erakunde publikoetan politika egiteko moduez, gaur egun bizi dugun egoeraz. Intxaurrandieta eta Errazkini herritarron babesa adieraztea ere helburua da, herritarron osasunaren eta diru publikoaren defentsan hartu zutelako erraustegia gelditzeko erabakia". 
    Informazio gehiago: https://www.facebook.com/angula.ustelak.9

erakusketa

  • Martxoak 8ko kartel lehiaketaren erakusketa
    Martxoak 05tik - Martxoak 07ra (Lasarte-Oria)
    Ordua: Egun osoa

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Emakumeen Zentro Zibikoan
    Herria: Lasarte-Oria
    Martxoak 8ko kartel lehiaketaren erakusketa. Partehartzaileen proposamenak bozkatu ahalko dira.

Lehiaketa

  • Martxoak 8ko kartel lehiaketa sari banaketa
    Martxoak 07 (Lasarte-Oria)
    Ordua: 18:00etan

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Emakumeen Zentro Zibikoan
    Herria: Lasarte-Oria
    Martxoak 8ko kartel lehiaketako sari banaketa.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil