Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Martxoa 2018 >
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

Jaialdia

  • Martxoak 8a - III. Zumba maratoia
    Martxoak 10 (Lasarte-Oria)
    Ordua: 11:00etan

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Okendo plazan
    Herria: Lasarte-Oria
    Emakume Langilearen eguna dela eta, III. zunba maratoia egingo da,. Euria egingo balu, Villa Mirentxu ondoan dagoen Trinketean egingo da.

Musika Astea

  • 14. Soinurbil: Haurren Eguna
    Martxoak 10 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 11:00/17:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea/frontoia
    Herria: Usurbil

    11:00/12:00 LALALA, 0-3 URTE ARTEKOENTZAKO TAILER ETA KONTZERTUAK POTXOENEAN: 
    Musikariak: Ledian Mola (Kontrabaxua), Denis Barzaga (Perkusioa).
    Zuzendaria: Lalala Soinu Gela.
    Sarrera: Zumartek Puntapax 10ean duen bulegoan jaso behar da, martxoak 6a baino lehenago.
    Ohar garrantzitsua: pertsona heldu bakarra etorri daiteke haur bakoitzarekin.
    Zehaztasunak: Haur txiki-txikientzako tailer kontzertua da “Lalala”. 45 minutuko iraupena izango du kontzertuak eta perkusioko nahiz kontrabaxuen soinuak ezagutaraztea du helburu. Haurtxoentzat antolatzen diren kontzertuak jarduera berri samarrak dira hezkuntza-arloko kontzertuen barruan, eta kontzertuaren egintzaren eta musikarien eta entzuleen arteko harremanaren beste ikuspuntu bat aditzera ematen dute. Azken finean, soinuaren bitartez txikien gaitasun musikal, psikomotore, kognitibo eta sozio-afektiboak garatuko dira, haurra bere familiaren arteko lotura indartuz. Proposatzen dugun jarduera 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat pentsatuta dago, beti ere gutxienez heldu batekin etorri beharko dutelarik.

    17:30 "REZIKLATOR" IKUSKIZUNA FRONTOIAN:
    Zehaztasunak: "Reziklator", ikuskizun pedagogiko-musikal berri bat da. Helburua, 2-12 urte bitarteko haurrek, modu dibertigarri eta parte-hartzaile batean, birziklapenaren garrantzia barneratzea da. Horretarako, gorputz perkusioa eta musika tresna birziklatuak elkartuko ditugu.

    Hau guztia hiru urratsetan banatzen da:
    1.-Emanaldiaren hasieran, 30 minutuko antzerki bat egongo da. Bertan, gorputz perkusioaren bitartez, birziklapenaren oinarrizko arauak erakutsiko zaizkie.
    2.- Ondoren, birziklagarriak diren material desberdinekin, jantzi eta txapel berezi batzuk egiten erakutsiko zaie. Era berean, okumez eginiko danbor batzuk utziko zaizkie, pertsonaiekin batera kalejiran parte har dezaten. Gutxi gora behera, 30 minutuko iraupena izango du.
    3.- Bukaeran, haur guztiekin batera, 30 minutuko kalejira dibertigarri eta alai bat egingo da.
    Haurrak, antzerkian ikasitako erritmo eta keinu desberdinekin, herriko protagonistak bilakatuko dira ikuskizunaren helburua lortuz.
    - Jatorrizko Ideia eta Ekoizpena: Zo-Zongó!! Productions.
    - Kale garbitzailea: Nekane Castrillo.
    - Iratxoa 1: Ander Larranaga.
    - Iratxoa 2: Ander García.
    - Iratxoa 3: Amets Albisu.
    - Iratxoa 4: Gema Ines.
    - Maskarak: Rubén Azpiazu.
    - Diseinu Grafikoa: Egoitz Arbiol.
    - Argazkiak: Jaione García.

    Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
    Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa.

     

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil