Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Martxoa 2018 >
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

Musika Astea

  • 14. Soinurbil: organo erakustaldia
    Martxoak 12 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 18:00/19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Salbatore Eliza
    Herria: Usurbil

    18:00/19:00 ORGANO ERAKUSTALDIA SALBATORE ELIZAN.
    Zehaztasunak: "Usurbilgo Organoa berezia da. 1907an Parisen eraiki zen. Cavaillé-Coll lantegietan. Bere lehen jabea ospe handiko baroi frantses bat izan zen (l´Espée baroia), Ilbaritzen (Baionatik gertu) zuen jauregirako enkargatu zuen organoaren eraikuntza. Lehen Mundu Gerra ondorengo diru-eskasiak zirela eta, baroiak bere ondasun batzuk saldu egin behar izan zituen, eta horien artean, organo eder hau. 1920 urte inguruan Usurbilgo Salbatore parrokiak hain baliotsua den tresna hau erosi zuen herritar batzuen ahalegin ekonomikoari esker. Azken urteetan zaharberritze lan garrantzitsuak egin dira Usurbilgo organoan. Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera paregabea izango dugu".

    Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
    Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil