Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Martxoa 2018 >
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

Bilerak

  • NOAUA! K.E.-ko bazkideen batzarra
    Martxoak 13 (Usurbil)
    Antolatzailea: NOAUA! K.E.
    Ordua: 18:00/18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Ordua: lehen deialdia 18:00etan, bigarrena 18:30etan.
    Ahotan hartuko ditugun gaien artean:
    1.-2017ko memoria eta balantze ekonomikoa.
    2.-2018ko egitasmoak eta aurrekontuak.
    3.-Zuzendaritza Batzordearen osaketa eta onarpena.
    4.-Galdera/ erantzunak.

  • Euskaraldia antolatzeko bilera
    Martxoak 14 (Usurbil)
    Antolatzailea: Euskaraldia
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Euskararen erabilera areagotzeko helburuz jaio da Euskaraldia ekimena, erakundeek eta euskalgintzako eragileek sustatuta. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte Euskal Herri osoan gauzatuko den ekimena da, eta egitasmo horren barruan Usurbilen zer egingo dugun aztertzeko bilera irekia izango da Potxoenean. Bilera honetara dei egiten zaizue Usurbilen euskararen erabilera areagotzeko lan egin nahi duzuen herritar guztioi. Euskaltzaleon elkarlana eta auzolana garrantzitsuak baitira zeregin horretan. Zatozte!".

Irteera

  • Gipuzkoako Bira: Saturraran-Eibar
    Martxoak 11 (Usurbil)
    Antolatzailea: Andatza M.K.T.
    Ordua: 07:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Oiardo Kiroldegia
    Herria: Usurbil

    Abiatzeko hitzordua: 07:00etan Oiardo Kiroldegitik.
    Joan etorria: autobusez.
    Ibilbidea: Gipuzkoako Birako 3. etapa, 22 km.
    Izen ematea: 30 euroko ordainketa egin, martxoaren 7a baino lehen Andatza M.K.T.-ren kontu zenbakiotako batean:
    Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
    Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
    Oharrak:
    -Plaza mugatuak.
    -Ordainketaren truke, autobuseko joan etorria eta bazkaria, Eibarko Eskarne jatetxean.
    -Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean".
    Informazio gehiago: andatza.com

Martxoak 8

  • #M8 Emakume ekintzaileekin solasaldia
    Martxoak 08 (Usurbil)
    Antolatzailea: Kabieneelkarlan gunea
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Kabieneelkarlan gunea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: emakume ekintzaileekin solasaldia antolatu du Kabienek. Hainbat emakume ekintzaileek beren ibilbide profesionalaren inguruko gogoetak egingo dituzte; tartean izango dira Miren Narbaiza (MICE), Leire Cancio (Elhuyar), Arrate Imaz (Loratu), Oihane Iribar (Xixahori) eta Idoia Torregarai (Barretartia). Ekitaldiaren helburua emakume profesionalen lana ezagutaraztea da, eta, nola ez, beste emakume batzuk ekintzaile izatera animatzea.

  • #M8 Bertso-afaria
    Martxoak 09 (Usurbil)
    Antolatzailea: Bota Punttuba bertso eskola, Matrakak Talde Feminista eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 21:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Artzabal jatetxea
    Herria: Usurbil

    Parte hartuko duten bertsolariak: Amaia Agirre, Miren Artetxe eta Eli Pagola. Gai jartzailea: Ainhoa Agirreazaldegi.
    Txartelak: aurrez salgai Artzabalen. Txartel kopurua, mugatua.

Jubilatu Astea

  • Jubilatuen Astea: Ziortzakoekin
    Martxoak 09 (Usurbil)
    Antolatzailea: Gure Pakea Jubilatuen Elkartea
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Artzabalgo ekitaldi aretoa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Ziortza Gazte Elkarteko kideak Artzabalen. Belaunaldi desberdinen elkarretaratzea.

Musika Astea

  • 14. Soinurbil: Haurren Eguna
    Martxoak 10 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 11:00/17:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea/frontoia
    Herria: Usurbil

    11:00/12:00 LALALA, 0-3 URTE ARTEKOENTZAKO TAILER ETA KONTZERTUAK POTXOENEAN: 
    Musikariak: Ledian Mola (Kontrabaxua), Denis Barzaga (Perkusioa).
    Zuzendaria: Lalala Soinu Gela.
    Sarrera: Zumartek Puntapax 10ean duen bulegoan jaso behar da, martxoak 6a baino lehenago.
    Ohar garrantzitsua: pertsona heldu bakarra etorri daiteke haur bakoitzarekin.
    Zehaztasunak: Haur txiki-txikientzako tailer kontzertua da “Lalala”. 45 minutuko iraupena izango du kontzertuak eta perkusioko nahiz kontrabaxuen soinuak ezagutaraztea du helburu. Haurtxoentzat antolatzen diren kontzertuak jarduera berri samarrak dira hezkuntza-arloko kontzertuen barruan, eta kontzertuaren egintzaren eta musikarien eta entzuleen arteko harremanaren beste ikuspuntu bat aditzera ematen dute. Azken finean, soinuaren bitartez txikien gaitasun musikal, psikomotore, kognitibo eta sozio-afektiboak garatuko dira, haurra bere familiaren arteko lotura indartuz. Proposatzen dugun jarduera 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat pentsatuta dago, beti ere gutxienez heldu batekin etorri beharko dutelarik.

    17:30 "REZIKLATOR" IKUSKIZUNA FRONTOIAN:
    Zehaztasunak: "Reziklator", ikuskizun pedagogiko-musikal berri bat da. Helburua, 2-12 urte bitarteko haurrek, modu dibertigarri eta parte-hartzaile batean, birziklapenaren garrantzia barneratzea da. Horretarako, gorputz perkusioa eta musika tresna birziklatuak elkartuko ditugu.

    Hau guztia hiru urratsetan banatzen da:
    1.-Emanaldiaren hasieran, 30 minutuko antzerki bat egongo da. Bertan, gorputz perkusioaren bitartez, birziklapenaren oinarrizko arauak erakutsiko zaizkie.
    2.- Ondoren, birziklagarriak diren material desberdinekin, jantzi eta txapel berezi batzuk egiten erakutsiko zaie. Era berean, okumez eginiko danbor batzuk utziko zaizkie, pertsonaiekin batera kalejiran parte har dezaten. Gutxi gora behera, 30 minutuko iraupena izango du.
    3.- Bukaeran, haur guztiekin batera, 30 minutuko kalejira dibertigarri eta alai bat egingo da.
    Haurrak, antzerkian ikasitako erritmo eta keinu desberdinekin, herriko protagonistak bilakatuko dira ikuskizunaren helburua lortuz.
    - Jatorrizko Ideia eta Ekoizpena: Zo-Zongó!! Productions.
    - Kale garbitzailea: Nekane Castrillo.
    - Iratxoa 1: Ander Larranaga.
    - Iratxoa 2: Ander García.
    - Iratxoa 3: Amets Albisu.
    - Iratxoa 4: Gema Ines.
    - Maskarak: Rubén Azpiazu.
    - Diseinu Grafikoa: Egoitz Arbiol.
    - Argazkiak: Jaione García.

    Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
    Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa.

     

  • 14. Soinurbil: organo erakustaldia
    Martxoak 12 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 18:00/19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Salbatore Eliza
    Herria: Usurbil

    18:00/19:00 ORGANO ERAKUSTALDIA SALBATORE ELIZAN.
    Zehaztasunak: "Usurbilgo Organoa berezia da. 1907an Parisen eraiki zen. Cavaillé-Coll lantegietan. Bere lehen jabea ospe handiko baroi frantses bat izan zen (l´Espée baroia), Ilbaritzen (Baionatik gertu) zuen jauregirako enkargatu zuen organoaren eraikuntza. Lehen Mundu Gerra ondorengo diru-eskasiak zirela eta, baroiak bere ondasun batzuk saldu egin behar izan zituen, eta horien artean, organo eder hau. 1920 urte inguruan Usurbilgo Salbatore parrokiak hain baliotsua den tresna hau erosi zuen herritar batzuen ahalegin ekonomikoari esker. Azken urteetan zaharberritze lan garrantzitsuak egin dira Usurbilgo organoan. Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera paregabea izango dugu".

    Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
    Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa.

  • 14. Soinurbil: Loatzo Musika Eskolarekin trukaketa
    Martxoak 14 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    18:30 LOATZO MUSIKA ESKOLAREKIN TRUKAKETA SUTEGIKO AUDITORIOAN.
    Parte hartzaileak: 

    -Zumarte Musika Eskolako taldeak: Trikitixa-Panderojole Taldea, Gitarra Taldea, Bosgutxitan Taldea.
    -Loatzo Musika Eskolako taldeak: gitarra taldea, triki taldea, eskusoinu taldea, saxo taldea, txistu taldea, eskusoinu, klarinete eta biolin taldea.

    Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
    Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa.

  • 14. Soinurbil: Zumarteko biolineko ikasleen kontzertua
    Martxoak 15 (Usurbil)
    Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    18:30 ZUMARTEKO BIOLINEKO IKASLEEN KONTZERTUA POTXOENEAN: 
    Irakaslea:
    Ainhoa Franco Gaulabur
    Parte hartzaileak:
    - Lide Otaduy eta Maia Jambrina: Nuel................"Daquin"
    - Malen Pérez: Op.38 dúo 2…………........................"Mazas"
    - Izaro López: Bolero................................................Tradizionala
    - Nerea Portularrume: Op.38 duo 3……….....……...."Mazas"
    - Nerea Portularrume / Malen Pérez / María Hernández / Itxaso Sánchez /Luisa Rodríguez Begoña Rekondo eta Ainhoa Pérez (flauta): Tríos fáciles........"Bloch"
    - María Hernández: Op.38 duo 53………………........."Mazas"
    - Amaia Sasiain: Ten thousand miles……...........….. Tradizionala
    - Nerea Portularrume / Malen Pérez / María Hernández / Itxaso Sánchez eta Ainhoa Pérez (faluta): Concerto grosso..................................... "Haendel"
    - Itxaso Sánchez: Op.38 dúo 6................................"Mazas"
    - Maia Jambrina / Amaia Sasiain / Malen Pérez /Lide otaduy / Luisa Rodríguez / Begoña Rekondo /Izaro López / Nerea Portularrume / Jon Sieira / María Hernández / Itxaso Sánchez: Sarabande………............................................…......."Haendel "
    - Biolin guztiak batera: Pizzicato…………… ………..... Ezezaguna

    Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
    Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil