Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Apirila 2018 >
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      

ikastaroa

  • "Sagarrondotik sagardora" ikastaro zikloa
    Apirilak 07 (Usurbil)
    Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 09:00-13:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

     Datozen saioen egutegia:
    -Apirilak 7: "Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua", Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondorekin.
    -Apirilak 21: "Ilargia eta egutegi biodinamikoa", Xabier Akizurekin.
    -Ekainak 2: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", Aitor Etxeandiarekin.
    -Uztailak 14: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa", Josu Osarekin.
    -Irailak 8: "Sagarraren heldutasun analista. Etxean sagardoa egiteko hastapenak", Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiainekin.

    Prezioa: 96 euro ikastaro guztiko saioak, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Egun solteetan ere izena eman daiteke. Horretarako Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan jarri.
    Izen ematea eta argibide gehiago:
    943 361 114
    alkartasuna@usurbil.com
    alkartasuna.eus/euskara/produktuak/ikastaroak

Bilerak

  • Joxean Artzeren herri omenaldia antolatzeko bilera
    Apirilak 10 (Usurbil)
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: ekainean Joxean Artzeri egingo zaion herri omenaldia prestatzeko bigarren bilera. Saio honetara, proposamen zehatzak eramatea eskatu da.

Bertso saioa

  • Udarregi Ikastolak 50 urte: bertso-bazkaria
    Apirilak 14 (Usurbil)
    Antolatzailea: Udarregi Ikastola
    Ordua: 14:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Udarregi Ikastolako jangela
    Herria: Usurbil

    Bertsolari parte hartzaileak: Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña.
    Bazkaria: Zabaleta anaien eskutik.
    Txartelak: Udarregi Ikastolako idazkaritzan, Aitzagan eta Bordatxon eskuragarri aurrez, 20 eurotan eta (15 eurotan, haurrak, ikasle eta langabetuak).

Ekitaldia

  • Usurbilgo memoria historikoa lantzeko aurkezpen ekitaldia
    Apirilak 05 (Usurbil)
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Iragana ahaztu ez dadin, Usurbilgo memoria historikoa lantzeko deialdi irekia". 1936ko gerra garaian lehendik egina dagoen lanketan sakontzeko, dagoen informazioa bildu eta jasoa geratu dadin, lanketa hau guztia bideratzeko deialdia egingo da aurkezpen ekitaldi honetan.

Tailerra

  • Eskulan tailerrak
    Apirilak 03 (Usurbil)
    Antolatzailea: Bihurri ludoteka
    Ordua: 17:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Bihurri ludoteka
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Opor garaian zatoz Bihurri ludotekak antolatu duen eskulan tailerrera!".

Irteera

  • Eibar-Udala (Arrasate) mendi irteera
    Apirilak 08 (Usurbil)
    Antolatzailea: Andatza M.K.T.
    Ordua: 08:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Oiardo Kiroldegitik
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Urte hasieratik Gipuzkoari bira ematen ari dira Andatza M.K.T.-ko kideak. Laugarren etapa, 23 kilometrokoa, apirilaren 8rako iragarri dute. Eibarretik abiatu eta Udala (Arrasate) arteko bidea osatuko dute.
    Abiatzeko hitzordua: goizeko 07:00etan abiatuko dira Oiardo Kiroldegitik autobusez.
    Izen ematea: apirilaren 4a baino lehen eman eta 30 euroko ordainketa egin beharko da, kontu zenbakiotako batean:
    Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
    Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
    Oharrak:
    -Plaza kopuru mugatua.
    -Bazkaria, Arrasateko Larrinetxe jatetxean egingo da.
    -Andatza M.K.K.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko ezinbestekoa da mendiko federatua izan eta aseguru txartela indarrean edukitzea. “Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu”.
    Argibide gehiagorako: andatza@hotmail.com / andatzamendizale.info

Bisita

  • Harria Hitz bisita gidatua
    Apirilak 07 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala
    Ordua: 10:00-14:15

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbil
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: “Gipuzkoako artista garaikideek nazioarteko ospe eta izena lortu zuten: Txillida, Oteiza, Mendiburu, Basterretxea... Arte-sorkuntzaren bidez gipuzkoar eta euskotar izateko modu bat asmatu eta zabaldu zuten. Mendibururen eskultura, Usurbilgo Plaza eta Zumetaren murala bisitatuko ditugu, hala sorkuntza-ondarearen arteko harremana aztertuz nola kultura-kontzeptuen hedapena azalduz".

    10:00 Usurbilgo frontoian elkartu.
    10:15 TxTxTx (Txokoaldeko Txalaparta Txokora) bisita.
    11:30 Harria Hitz bisita gidatua herrigunean.
    13:00 Zumeta Arte Estudiora bisita.
    14:15 Amaiera.

    Informazioa eta erreserbak: 605729802, info@ereiten.com

Iruñeko alde zaharreko erraldoi eta kilikiak

  • Kalejira
    Apirilak 28 (Hernani)
    Antolatzailea: Txirriskla txistulari elkartea
    Ordua: 12:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Foru plaza
    Herria: Hernani
    Iruñeko 4 erraldoi, 4 kiliki eta dultzainero talde bat Astigarragako Txirriskla elkarteko txistulariekin batera kalejiran ibiliko dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil