Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Maiatza 2018 >
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   

antzerkia

  • "Ez Dok Hiru" antzezlana
    Maiatzak 05 (Usurbil)
    Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea
    Ordua: 20:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Sarrerak: Lizardin 8 € aldez aurretik, 10 € egun berean (leihatilan).
    Zehaztasunak: Patxo Telleria eta Mikel Martinez bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik. Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri? Kalkulua egin duzu inoiz? Ziur gaude uste duzuna baino askoz gehiago direla. Ikuskizun honetan berrehun baino gehiago agertzen dira (zatiak, noski!) eta denak ez bada gehienak, ezagun egingo zaizkizu. Gure musika ondarea, altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko emozionala. “Ez dok hiru”, kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da.

dantza

  • Wabi-sabi ikuskizuna
    Maiatzak 05 (Lasarte-Oria)
    Ordua: 17:00etan

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Manuel Lekuona kulturetxean
    Herria: Lasarte-Oria
    Mons Dansa dantza-konpainiak Wabi-sabi ikuskizuna eskainiko du. Familiei zuzendutako lana da. Dantzaren, bideoen, magiaren eta umorearen bidez, istorio berezia kontatuko dute. Sarrera, 3,80 euro.

hitzaldia

  • “Siria odoletan” hitzaldi eta mahai ingurua
    Maiatzak 05 (Usurbil)
    Antolatzailea: Sortu Usurbil
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Hizlariak: Askapenako kide Aratz Estonba eta Siriaren Aldeko kide Aritz Saidi.
    Zehaztasunak: “Siriako herria 7 urteko gerra gordiñean murgildua dago. Hemendik urrun geratzen zaigun gatazka honetan, ISSIS erakunde terroristaren aurkako lehen guda frontea bilakatu da. Munduko indar militar boteretsuenak ere bertan dira bata bestearen aurrean. Kurduak ere beren lurraren defentsan ari dira terroristen kontra. Hori guztia salatu eta argia jarri asmoz” antolatu du Usurbilgo Sortuk mahai-ingurua. 

Ekitaldia

  • Hitzartu -Gune Irekia
    Maiatzak 05 (Lasarte-Oria)
    Ordua: Egun osoa

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Landaberri ikastola
    Herria: Lasarte-Oria
    Hitzartuk Gune Irekia elkarrizketa saioa antolatu du: 10:15ean, Harrera. 10:30ean, Irekiera eta agenda osatu. 11:45ean, Gune Irekiko solasaldiak, adin guztietarako. 14:00etan, Bazkaria. 15:30ean, Gune irekiko solasaldiak, adin guztietarako. 16:30ean, Itxiera. 17:00etan, Jaia. Parte hartzeko eta bazkaria erreserbatzeko, komunikazioa@gurasos.org helbidean edo www.gurasos.org webgunean Landaberri ikastola, egun osoa

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil