Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Maiatza 2018 >
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   

hitzaldia

  • Beste ekonomia bat posible da
    Maiatzak 12 (Lasarte-Oria)
    Ordua: 11:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Villa Mirentxun
    Herria: Lasarte-Oria
    Elkarbizi taldeak elkarbizitza hobeago bat eraikitzeko ekonomia ereduak aztertzeko mahaingurua antolatu du. Sarrera librea Villa Mirentxuko aretoa bete arte. Hizlariak: Isaias Hernando (Komunioko Ekonomia); Joxe Mari Larramendi (Mondragon Korporazioko kide ohia); Joannes Roso (TZBZ kooperatibako partaidea); Miguel Angel Laspiur eta Jose Luis Madinabeitia (ALE elkarteko zuzendaritzakoak). Carlos Etxeberri kazetariak zuzenduko du ekitaldia.

Irteera

  • Ikastolak 50 urte: Udarregi baserrira txangoa
    Maiatzak 12 (Usurbil)
    Antolatzailea: Udarregi Ikastola
    Ordua: 10:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Paris etxetik abiatuta
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Ikastolaren 50. urtemugako ospakizunen baitan, txangoa antolatu da Udarregi baserriraino. "Ibilaldian zehar hainbat geldiune egingo dira herriko ondarean erreparatuz eta pasadizoak azalduz. Bidean zehar trikitilariak lagunduta joango gara Udarregi baserriraino eta bertan mokadu bat egongo da".

Bertso-saioa

  • Keinutik puntura bertso saioa
    Maiatzak 12 (Lasarte-Oria)
    Ordua: 22:30ean

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Manuel Lekuona kulturetxean
    Herria: Lasarte-Oria
    Keinutik puntura Udaberriko bertso saio berezia izango da. Aurten antzerkia eta bertsolaritza uztartuko dira honetan. Bertsolariak, Maialen Lujanbio, Andoni Ega├▒a eta Ane Labaka izango dira. Gai jartzaile lanetan Uxue Loinaz izango da. Sarrera, 5, 50 euro.

Mendia

  • Mendi irteera: Ere˝ozu-Lesaka-Herri Urrats
    Maiatzak 12tik - Maiatzak 13ra (Usurbil)
    Antolatzailea: Andatza M.K.T.

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    Egunak: maiatzak 12-13 (aukeran, egun bat edo biko irteera).
    Bi eguneko irteera (maiatzak 12-13):
    -Abiatzeko hitzordua: 8:30etan autobusez Oiardo Kiroldegitik.
    -Ibilbidea: maiatzaren 12an Ereñozu-Lesaka (6,5 ordu), maiatzaren 13an Lesaka-Senpere (5,5 ordu).
    -Aterpea: Lesakako Matxinbeltzenean dutxa, loa eta gosaria. Afaria aparte ordainduko da. Aterperako toaila norberak eraman beharko du.
    -Prezioa: 30 euro.

    Egun bateko irteera (maiatzak 13):
    -Ibilbidea: Lizuniaga-Senpere (3,5 ordu).
    -Abiatzeko hitzordua: 8:30etan autobusez Oiardo Kiroldegitik Lizuniagaraino (nahi duena Senpereko Herri Urrats jaialdiraino autobusez joan daiteke. Kasu honetan, ez da zertan federatua egonik).
    -Prezioa: 10 euro.

    Izen ematea: ordainketak maiatzaren 9a baino lehen egin, bi kontu zenbakiotako batean:
    Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.
    Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.

    Oharrak:

    -Plaza kopuru mugatua.
    -Bi eguneko irteerako parte hartzaileen kasuan, 2 egunerako ibilbiderako otordua, toaila eta aldatzeko aropa eraman beharko da.
    -Maiatzaren 13an Lizuniagan elkartuko dira autobusez datozenekin, Senpereko Herri Urrats jaialdira joateko. Senperetik itzultzeko autobusa, 18:30etan.
    -Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko ezinbestekoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea.

    Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Bisita gidatua

  • Ate irekien eguna Lanbide Eskolan
    Maiatzak 12 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Lanbide Eskola
    Ordua: 11:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbilgo Lanbide Eskola
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Usurbilgo Lanbide Eskolako hezkuntza eskaintza eta proiektua aurkeztu eta instalakuntzak ezagutzeko bisita gidatua. 
    Informazio gehiago:
    lhusurbil.eus
    943 364 600
    eskola@lhusurbil.eus

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil