Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Uztaila 2018 >
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

ikastaroa

  • UEU-ren udako ikastaroen baitako Jakin Jardunaldia
    Uztailak 12tik - Uztailak 13ra (Usurbil)
    Antolatzailea: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Udarregi Ikastola
    Herria: Usurbil

    Iraupena: uztailak 12-13 (ostegun eta ostirala).
    Tokia: Udarregi Ikastola.
    Ordutegia:
    -Uztailak 12: 09:30-16:30.
    -Uztailak 13: 09:30-12:30.
    Ordu  kopurua: 8,50 ordu.
    Matrikulazio epea: maiatzak 14-uztailak 9.
    Matrikula prezioak: 10 euro.
    Zehaztasunak: “1968ko udaberrian mundu berri baten aldarri egin zen Parisen, Berlinen, Pragan, Mexikon. Baita Euskal Herrian ere. Urte erabakigarriak izan ziren utopia kritiko eta eraikitzaileak pentsatu eta praktikan jartzeko. 50 urte geroago, zeri deitzen diogun utopia, eta ze iruditeria kolektibo eraiki eta partekatzen ari garen eta nola berritu ditzakegun aztertu nahi dugu. Utopia, jada, ez da iristezina den leku hura, baizik eta posible denaren zentzua zabaltzeko eraldaketa-praktika bide bat. Utopia berriak indar hartzen ari dira gurean, horien artean zaintzaren utopia eta utopia sozio-ekologikoa ditugu”.

    Antolatzaileak: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala.
    EDUKIAK
    Uztailak 12, osteguna

    9:00-9:30 Harrera eta material banaketa.
    9:30-9:45 Lorea Agirre Dorronsoro (Jakin): Utopiari sarrera.
    9:45-10:45 Amaia Lasa (idazlea, poeta eta irakaslea): Nondik gatoz, non gaude.
    11:00-11:30 Atsedenaldia.
    11:30-12:15 Alba Garmendia (EHUko Filosofia Saileko doktoregaia): Utopia klasikoak eta berriak.
    12:15-13:30 Edu Apodaka (EHUko Soziologia irakaslea): Praxia, pragmatismoa eta utopia elkartzen diren tokia.
    13:30-14:45 Bazkaria

    Zaintzaren Utopia
    15:00-15:45 Uzuri Aboitiz (Universitat de Barcelonako Gizarte Antropologia Saileko doktoregaia): Zaintzak erdigunera. Aukerak, arriskuak eta zenbait galdera.
    15:50-16:30 Bego Zearreta (Bizkaiko Zahar egoitzetako langile grebalaria): Zaintzaren aldeko borroka.

    Uztailak 13, ostirala
    Utopia sozioekologikoa

    9.30-10:30 Iñaki Barcena (EHUko Politika Saileko irakaslea): Eko-Sozialismo-Feminista, utopia berri bat?
    10:30-11:15 Anaiz Agirre eta Xabier Harlouxet (Bizi! mugimendua): Alternatiba burujabe bat lantzen.
    11:15-11:45 Atsedenaldia.
    11:45-12:30 Bego Huarte (Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma): Harrera herria nola antolatu.

    Matrikulaziorako argibideak
    Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
    Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
    Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
    Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
    Diru-laguntzen informazioa.
    BAZKARIA
    Elkarrekin bazkaltzeko aukera eskainiko dugu, eman izena bazkarian matrikulatzerakoan. Prezioa: 15,00€

    Alergia eta dieta bereziak.
    Atsedenaldian mokautxo bat eskainiko dugu, adierazi mesedez alergia, intolerantzia eta dieta bereziak matrikulatzerakoan.

    Informazio gehiago eta izen ematea: ueu.eus

Musika

  • Laboaren Uztaila: Joseba Irazoki
    Uztailak 12 (Usurbil)
    Ordua: 22:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Mikel Laboa plaza
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Laboaren Uztaila bakarlari zikloaren 4. edizioaren baitan, Joseba Irazokiren emanaldia. "Gitarrista polifazetikoa da Joseba Irazoki, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Folka, rocka, psikodelia, bluesa,... eta tresnen esperimentazioa hartzen ditu bere baitan, proposamen artistiko harrigarri eta sailkaezina osatuz. Umorea eta birtuosismoa barra-barra. Honako talde eta proiektutan dabil edo ibili da besteak beste:  Aton Rhumba, Petti eta Rafa Rueda, Duncan Dhu, Mikel Erentxun, Nacho Vegas, Maixa eta Ixiar, Do, On Benito,... Gitarra elektrikoa, ahotsa eta bonboa izango ditu lagun bakar taula gainean, gizon orkestrako repertorioa errepasatuko duelarik eta horrez gain, azken urteetan osatu duen taldearekin jotzen dituen abestiak ere ekarriko ditu".

    Oharra: "Jaialdia sostengatzeko, autogestionatua denez eta inolako diru-laguntzarik gabe egiten denez, betiko lez txapela pasako da kontzertuetan ikusleek borondatea jar dezaten. Baina aurtengoan musikariek laguntza eskaini dute beraien diskak oparituz eta diska hauen sorta ederrak zozketatuko dira uztailaren 5 eta 26ko kontzertuetan. Zozketarako boletoak jada salgai daude, nahi dituenak herriko festa edo ekintzatan aurkituko gaitu saltzen. Zozketarako talde eta bakarlari mordo baten diskak ditugu dagoeneko eta zerrenda luzatuz doa: eMe, Don Inorez, Zozo, Joseba Tapia, Joseba Irazoki, Mikel Uraken, Zaparra, Kezka, Erokomeri, Odolaren Mintzoa, Rukula, Sokartean, Hotzikara, Mendeku Itxua, Desegin, Izeberg…. Boletorik ba al daukank????".

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil