Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Uztaila 2018 >
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

Musika

  • Laboaren Uztaila: Mikel Uraken
    Uztailak 19 (Usurbil)
    Ordua: 22:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Mikel Laboa plaza
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Laboaren Uztaila bakarlari zikloaren 4. edizioaren baitan, Mikel Urakenen emanaldia. "Mikelena folk musika bezala sailkatzekotan, Akauzazteren folk primitiboarekin parekatu beharko genuke. Eta AEB-etako country-rock edo Americanaren alorrean sartu nahi izanez gero, Byrds-en doinu argitsuenetan baino, Slint/Smog/Palace-ren soinu espektraletan antzekotasun handiagoa nabarituko genuke. Hala ere, motz geratuko ginateke. Intentsitatea eta indarra lantzen ditu geldiezin eta etengabe. 
    2000ko hamarkada erdialdean Loan metal taldean egin zituen lehen urratsak. Bakarkako ibiliari ingelesez ondutako Folk Songs for Tormented Soulslanarekin (2013) ekin zion. Omenaldi xumeakEPan (2014), Anariren bertsio bat eta Mikel Laboaren beste bat sartu zituen. Iazko urte hondarrean Neguaren osteanplazaratu zuen. Euskaraz egindako zazpi folk pieza gordin, biluzi, basa. Euskal kantagintzaren esparruan berrikuntzarako ale bat jarri nahi luke. Mikel, euskara espresiobide moduan erabiltzen hasi denetik, beldurra, lotsa eta estiloen zurruntasunak gainditu ditu. Basatia, aske eta ausarta, Michael Giraren disko akustikoak, Richard Dawson-en kantu gordinak eta Mikel Laboaren Lekeitio martzianoenak bezala.
    Mikelen musika ez da erraz gustatzen den horietakoa. Mikel oso artista pertsonala da, gutxitan ikusten den ausardiaz eta gardentasunez gainera. Deserosoa suerta daiteke, baina arte deserosoa da gugan benetako talka eragin dezakeen bakarra".

    Oharra: "Jaialdia sostengatzeko, autogestionatua denez eta inolako diru-laguntzarik gabe egiten denez, betiko lez txapela pasako da kontzertuetan ikusleek borondatea jar dezaten. Baina aurtengoan musikariek laguntza eskaini dute beraien diskak oparituz eta diska hauen sorta ederrak zozketatuko dira uztailaren 5 eta 26ko kontzertuetan. Zozketarako boletoak jada salgai daude, nahi dituenak herriko festa edo ekintzatan aurkituko gaitu saltzen. Zozketarako talde eta bakarlari mordo baten diskak ditugu dagoeneko eta zerrenda luzatuz doa: eMe, Don Inorez, Zozo, Joseba Tapia, Joseba Irazoki, Mikel Uraken, Zaparra, Kezka, Erokomeri, Odolaren Mintzoa, Rukula, Sokartean, Hotzikara, Mendeku Itxua, Desegin, Izeberg…. Boletorik ba al daukank????".

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil