Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Urria 2018 >
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    

aisia

  • Malabareak ludotekan
    Urriak 19 (Usurbil)
    Antolatzailea: Bihurri ludoteka
    Ordua: 17:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Bihurri ludoteka
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Malabareak Bihurri ludotekan. Ikusi eta ikasteko!!!".

Bilerak

  • Ziortzako guraso bilera
    Urriak 10 (Usurbil)
    Antolatzailea: Ziortza G.E.
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Ikasturte berriko plangintza aurkezteko guraso bilera deitu du Ziortza Gazte Elkarteak urriaren 10erako.

Musika

  • Organo kontzertua
    Urriak 21 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala, Usurbilgo Parrokia eta Gipuzkoako Foru Aldundia
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Salbatore Eliza
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Giula Biagetti italiarraren kontzertua.

Jaiak

  • Aginagako jaiak: Oilasko Biltzaileen Eguna
    Urriak 12 (Usurbil)
    Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea
    Ordua: egunean zehar

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Aginaga
    Herria: Usurbil

    06:00 Oilasko biltzaileen irteera soziedadetik, indarrak hartu ondoren.
    12:00 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.
    15:00 Oilasko biltzaileen bazkaria frontoiko karpan.
    17:30 Txan magoa.
    18:30 Perkusio tailerra.
    20:00 Patata tortila txapelketa.
    21:00 Gazte afaria karpan.
    22:00 Andoni bakarlaria.
    23:30 Oharkabe erromeria Eliza Zaharrean.
    02:00 Dj Seymar.
    Ondoren, Karaoke baldarra. Seguru furia goitik behera.

    Oharrak:
    -Jubilatuen eskulanak ikusgai urriaren 4ean eta 7an goizez eta urriaren 4, 5, 6, eta 7an arratsaldez Apaizetxean.
    -Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.
    -Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, erantzukizun zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.

  • Aginagako jaiak: Gaupasa Eguna
    Urriak 13 (Usurbil)
    Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea
    Ordua: egunean zehar

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Aginaga
    Herria: Usurbil

    12:00 Molto-moto lasterketa.
    13:00 Tira txinas jaurtiketa.
    16:00 XXXVII. Mus Txapelketa Atarialde Elkartean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).
    16:00 Partxis lehiaketa haurrentzat ludotekan.
    17:00 Larrian Gozo taldea Eliza Zaharrean.
    19:00 Elektrotxufla elektrotxaranga.
    24:00 Los Zopilotes Txirriaos eta Laiotz.
    04:00 Dj Txankleta eta Dj JoTaTxo.
    07:30 Elektropapo elektrotxarangaren laguntzarekin errefus-bilketa!

    Oharrak:
    -Jubilatuen eskulanak ikusgai urriaren 4ean eta 7an goizez eta urriaren 4, 5, 6, eta 7an arratsaldez Apaizetxean.
    -Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.
    -Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, erantzukizun zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.

  • Mundualdia
    Urriak 20 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala eta hainbat herritar
    Ordua: egunean zehar

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Kaxkoa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Aniztasunaren balioa aldarrikatu eta plazaratzeko asmoz, Mundualdia izenburupean hainbat ekintza antolatu dituzte herritarrek eta Usurbilgo Udalak elkarlanean".
    Eguerdian: Alkatearen agurra, herriko dantzariek egindako sarrera (banderak).
    13:00ak aldera, munduko jakiak frontoian.
    19:30 Kontzertua frontoian: Olana Liss.

Ipuin kontaketa

  • Pello Añorga Sutegin
    Urriak 17 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegi udal liburutegia
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Pello Añorga ipuin kontalari eta idazlea izango da Udal Liburutegian".
    Nori zuzendua: 6 urtetik gorakoei.

Tailerra

  • Tailerra: "Zure ametsetako gela"
    Urriak 20 (Usurbil)
    Antolatzailea: Aginagako San Praixku Guraso Elkartea
    Ordua: goizez

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Aginagako ludoteka
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Kraftkovia formakuntzarako egitasmo bat. Hainbat ekimenen bidez, parte hartzailearen sorkuntza gaitasunak garatzeko helburua duena".
    Nori zuzendua: 5-12 urtekoei.
    Prezioa: doan.
    Izen ematea: aginaga@eskolatxikiak.org
    Oharra: plaza mugatuak.

Irteera

  • Pirinioetara asteburu pasa
    Urriak 12tik - Urriak 14ra (Usurbil)
    Antolatzailea: Andatza M.K.T.

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    Epea: urriak 12, 13, 14.
    Zehaztasunak: “Hecho, Estanes, Aspe bailarak ezagutzera joango gara Pico de la Cuta, Bisaurin eta Aspe mendiak egiteko asmoz. Lizarako aterpean eta Canfranc-eko Sargantana aterpean ostatua hartuko dugu (pentsio erdia; afaria, loa eta gosaria).
    Abiatzeko hitzordua: urriaren 12an, 06:30etan Oiardo Kiroldegitik.
    Izen ematea: urriaren 3a baino lehen, Andatza M.K.T.-ren kontu zenbakiotako batean:
    Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.
    Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.
    Prezioak:
    -Andatzako bazkideek: 66 euro (FEDME gehigarria dutenak), 72 euro (FEDME gehigarria ez dutenak).
    -Andatzako bazkideak ez direnek: 96 euro (FEDME gehigarria dutenak), 102 euro (FEDME gehigarria ez dutenak).
    Oharrak:
    -25 lagunentzako lekua egongo da. "Izen emateko zerrenda errespetatuko da, plazak bete arte. Lehentasuna Andatza M.K.T.-ko bazkideek izango dute".
    -Asteburu pasari buruzko xehetasunak, urriaren 10ean 19:00etan Sutegin egingo den bileran. "Ibilbidearen nondik norakoak eta argibideak emango dira".
    -Andatza M.K.T.-k antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin harremanetan jarri, andatza@hotmail.com helbidean. Komenigarria da izapidetza ahalik eta azkarren egitea".

    Informazio gehiago: andatza.com

Bisita gidatua

  • Harria Hitz ibilbide gidatua
    Urriak 20 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala
    Ordua: 10:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbilgo frontoia
    Herria: Usurbil

    Harria Hitz, ibilbide gidatua: Usurbil eta Euskal Kultura garaikidea 
    10:00
    HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean, frontoitik abiatuta.
    11:15 TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokoa.
    12:35 Zumeta Arte Estudioa.
    "Usurbilen inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultur eztanda eta inon baino hobeto islatzen da eztanda horren ondorena. Honen adibide garbia dira bertako herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementu (eskultura, mural, plaza...). Elementu horien bitartez Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutuko dugu, euskal tradizioa eta modernitatea bidai lagun bihurtuz".

    Izen ematea, aurrez: 688 818 017 edo info@kultour.pro
    Oharra: plaza kopuru mugatua.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil