Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Azaroa 2018 >
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  

dantza

  • Erromeria
    Azaroak 10 (Hernani)
    Antolatzailea: San Joan Konpartsa
    Ordua: 18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Plaza Berri edo Atsegindegi
    Herria: Hernani
    Erromeria. Dantzarako aukera.

erakusketa

  • Argazkiak
    Azaroak 09tik - Azaroak 21ra (Hernani)
    Antolatzailea: Hernani Argazki Foruma
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Biteri kultur etxea
    Herria: Hernani
    Hernani Argazki Forumak jarritako argazki erakusketa.
  • Zurmailu elkarteko erakusketa
    Azaroak 09tik - Azaroak 18ra (Lasarte-Oria)
    Ordua: Astean zehar 18:00etatik 20:00etara izango da ikusgai. Asteburuan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Antonio Mercero Aretoa
    Herria: Lasarte-Oria
    Zurmailu zurlanketa elkarteko kideek haien lanak erakutsiko dituzte.

Musika

  • NOAUA!ren Kulturaldia: "Galerak" diskaren aurrerapen kontzertua
    Azaroak 10 (Usurbil)
    Antolatzailea: NOAUA! K.E.
    Ordua: 22:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: "Poesia, antzerkia, dantza eta ilustrazioak biltzen dituen zuzeneko musika emankizuna, pianoa, akordeoia, biolina, txeloa, txirula, txistua eta perkusioarekin, Ignacio Arakistain eta Lucia Arzallusen zuzendaritzapean. Sutegiko agertokian ondorengoek abestuko dute: Amaia Intxaustik, Jon Gurrutxagak, Onintza Manterolak, Paula Brotonsek, Xabi San Sebastianek... Aktorea: Ion Martinez. Dantzaria: Miren Lizeaga. Talde gonbidatua: Natali.

    "Udako olatuaren eran etorri zinen. Oroitzen dut nola elkar ezagutu genuen taberna hartan, Zarautzen. Eta, udazkenaren atarian, igande bare batean, zure poema baten kantua erakutsi zenidan. Hitz haiek idazten segitzera eraman ninduten eta zure itsasoan murgildu nintzen. Zure bizipenek melodia eta poesia eskatzen zuten. Zuregana iristeko era. Sortu zenuen doinuak harrapatu ninduen. Zure ahotsak zirrara eragin zidan". 

    Sarrera: 8€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 6€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik. 

Jaiak

  • Euskal Jaia
    Azaroak 10 (Lasarte-Oria)
    Ordua: Egun osoa

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Lasarte-Oriako kaleetan zehar
    Herria: Lasarte-Oria
    Euskal jaiak herriko kaleak alaituko ditu: 9:30ean, diana kaleetatik zehar. 10:00etan, Euskaraldiaren Loraldia etxez etxeko bisitak hasiko dira. 11:00etan, Kantu Dantza Jira Txikia, Sagardotegi plazatik hasita. 14:30ean, Herri bazkaria, Okendo plaza. Ostean, bazkaoste umoretsua Bea Egizabalekin. 17:00etan, Harri-jasotze saioa egingo dute Udane eta Joseba Ostolazak eta Beñat Telleriak. Joseba Ostolazak Okerra harria jasoko du. Bitartean, haur eta gaztetxoentzat herri kirolak; haurren pilota jokoa eta gazteentzako herri-olinpiadak. 18:00etan, Erromeria Ttirriki Ttarrakaren eskutik, Luken Arkarazo eta Jokin Irastorza musikariekin batera. 19:00etan, Txaranga, bertso eta pintxo potea Oaintxe in deu txaranga eta Earra Bertso eskolarekin. Gauean, musika kalean eta tabernetan.

Jaialdia

  • Lasarte-Oriako XV. Akordeoi jaialdia
    Azaroak 10 (Lasarte-Oria)
    Ordua: 19:00etan

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Manuel Lekuona kulturetxean
    Herria: Lasarte-Oria
    Lasarte-Oriako XV. akordeoi jaialdia antolatu du Zero Sette akordeoi orkestrak. Iñaki Dieguezek, Iker Telleriak eta Oinkariko dantzariek eta Sabadelgo akordeoi orkestrak eskainiko dute emanaldi ederra. Sarrera, 5, 50 euro.

Kalez Kale Kantari

  • Kalez Kale Kantari
    Azaroak 10 (Hernani)
    Antolatzailea: Kalez Kale Kantari
    Ordua: 12:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Herrian zehar
    Herria: Hernani
    Kalez Kale Kantari. Kale-buelta, kantuan aritzeko, Plaza Berritik abiatuta, Kaxkoan barrena.

Bigarren Eskuko Azoka

  • Azoka
    Azaroak 10 (Hernani)
    Antolatzailea: Berrerabilpen zentroa
    Ordua: 10:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Atsegindegi edo Urbieta kalea
    Herria: Hernani
    Bigarren Eskuko Azoka

Drag-e uraren bila

  • Haur antzerkia
    Azaroak 10 (Hernani)
    Antolatzailea: Hernani Kultura
    Ordua: 12:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Biteri kultur etxea
    Herria: Hernani
    Multimedia antzezlana. Antzerkiak, dantzak, bideoak, musikak eta robotikak egiten dute bat. Etorkizunean kokatua dago, badirudi urik ez dagoela, eta beraz, Drag-e robotak eta lagunek misio bat izango dute: ura aurkitzea. Lau urtetik gorakoentzat.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil