Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Azaroa 2018 >
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  

erakusketa

  • Argazkiak
    Azaroak 09tik - Azaroak 21ra (Hernani)
    Antolatzailea: Hernani Argazki Foruma
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Biteri kultur etxea
    Herria: Hernani
    Hernani Argazki Forumak jarritako argazki erakusketa.
  • Zurmailu elkarteko erakusketa
    Azaroak 09tik - Azaroak 18ra (Lasarte-Oria)
    Ordua: Astean zehar 18:00etatik 20:00etara izango da ikusgai. Asteburuan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Antonio Mercero Aretoa
    Herria: Lasarte-Oria
    Zurmailu zurlanketa elkarteko kideek haien lanak erakutsiko dituzte.

Zinea

  • NOAUA!-ren Kulturaldia: "Black is beltza" filma
    Azaroak 11 (Usurbil)
    Antolatzailea: NOAUA! K.E.
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Sinopsia: "Fermin Muguruza etorriko zaigu pelikularen nondik norakoak azaltzera. 1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte-hartzea. Benetako gertaera horretatik abiatuta, Muguruzak, Canok eta Alderetek Manex Unanueren historia asmatu dute: erraldoi beltz horietako bat garraiatzeko ardura zuen fikziozko pertsonaia. Errealitatea eta fikzioa dantzan jartzen dituen intrigazko haria da Black is Beltza, deus falta ez duena: maitasuna, iraultza, espioitza. Eta horren guztiaren lagun, garaiko soinu banda bereizgarria, adierazkortasun grafiko handiz zuzen-zuzenean 1960ko hamarkadako bihotzera eramango gaituena.

    Sarrera: 6€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 4€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.

  • El reino filma
    Azaroak 11 (Lasarte-Oria)
    Ordua: 19:30ean

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Manuel Lekuona kulturetxean
    Herria: Lasarte-Oria
    El reino filma eskainiko dute helduen zinea atalean. Sarrera, 5,50 euro.
  • El reino de los elfos filma
    Azaroak 11 (Lasarte-Oria)
    Ordua: 17:00etan

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Manuel Lekuona kulturetxean
    Herria: Lasarte-Oria
    El reino de los elfos animaziozko filma ikusiko dute etxeko txikiek, haurren zinea atalean. Sarrera, 3,80 euro.

Irteera

  • Otsondo-Bidarrai txangoa
    Azaroak 11 (Usurbil)
    Antolatzailea: Andatza M.K.T.
    Ordua: 07:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Oiardo Kiroldegi paretik
    Herria: Usurbil

    Abiatzeko hitzordua: 07:30etan autobusez Oiardo Kiroldegi paretik.
    Ibilbidea: Otsondo-Bidarrai, 20 kilometro.
    Izen ematea: 10 euroko ordainketa egin azaroaren 7a baino lehen, kontu zenbakiotako batean:
    Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.
    Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.
    Oharrak:
    -Plaza mugatuak.
    -Otordua ibilaldiaren amaieran egingo da.
    -Janaria norberak eraman behar du, edaria Andatza M.K.T.-ren esku.
    -Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu. Horretarako web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo jarri bestela harremanetan taldearekin, andatza@hotmail.com helbidean.

    Informazio gehiago: andatza.com

Bisita gidatua

  • NOAUA!ren Kulturaldia: "Harria hitz" bisita gidatua
    Azaroak 11 (Usurbil)
    Antolatzailea: Noaua! Kultur Elkartea, Sagarren Bihotza, Sagardoaren Kultura eta TXTXTX txalaparta Txokoa.
    Ordua: 10:00-14:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    10:00 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean, frontoitik abiatuta.
    11:15 Zumeta Arte Estudiora bisita. 
    12:35 TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokora bisita + tailerra/ikastaroa (sagarra-egurra-txalaparta). 
    13:35 Mokadutxoa (txorizo egosia, gazta eta sagardoa). 
    14:00 Amaiera.
    Oharra: Zumarte Arte Estudiora eta Txokoaldeko Txalaparta Txokora joateko furgoneta zerbitzua.

    Zehaztasunak: "Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez (Dema Plaza, Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Jose Luis Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Alejandro Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua), Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu. Horrez gain, Zumeta Arte Estudiora –Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoak partekatutako espaziora– ere gerturatuko gara, eta TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokoa –Oreka TX taldeko txalapartariek Usurbilen entseatzeko eta erakustaldiak egiteko duten gunea– ezagutzeko aukera izango dugu". 

Bizilagunak

  • Bizilagunak
    Azaroak 11 (Hernani)
    Antolatzailea: Amher elkartea
    Ordua: 13:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Gudarien Plaza
    Herria: Hernani
    Atzerriko eta bertako familia eta lagun taldeak bazkari baten bueltan elkartuko dira, elkar ezagutzeko.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil