Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Azaroa 2018 >
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  

Proiekzioa

  • Mendi Astea: "Ametsen Harria eta "Azpeitia Annapurna II 86" proiekzioak
    Azaroak 22 (Usurbil)
    Antolatzailea: Andatza M.K.T.
    Ordua: 19:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Jose Mari Azpiazuk eta Josu Bereziartuak aurkeztuta:

    "Ametsen harria" (30 minutu)
    1986an bost mendizale azpeitiarrek Annapurna II mendira espedizioa egin zuten, eta haren dokumentala, Annapurna II 1986, berreskuratzeko eta digitalizatzeko asmoz —Euskadiko Filmategian gordeta zegoen lana ordura arte—, lanean hasi ziren iaz Paradisu Zinema eta Kulturaz kooperatiba. Baina proiektu horrek bazuen bigarren helburu bat: mendizale haiek “abentura” hori nola prestatu zuten gogorarazteko beste dokumental bat egitea. Hain zuzen ere, lan horren emaitza da “Ametsen harria”.

    "Azpeitia Annapurna II 86" (75 minutu)
    1986an zortzi lagun joan ziren Annapurna II egitera. Historiako laugarren saiakera izan zen: 1960an Chris Boningtonek zuzendutako militarren espedizio indiar-britainiar baten egin zuen lehen igoera, 1969an Yugoslaviako bigarren talde batek, eta 1983ko udaberrian japoniarrez osatutako espedizio batek. Hala, azpeitiarrez osatutako lagun-taldeak 7.937 metro garai den Annapurna II igotzeko erabakia hartu zuen, eta pixkanaka, espedizioa prestatu ahala eta mendizaleen balentriaz jabetuta, herri osoak hartu zuen parte proiektuan". 

    Sarrera: doan.
    Informazio gehiago: andatza.com

Musika kontzertua

  • Santa Zezilia
    Azaroak 22 (Hernani)
    Antolatzailea: Goiz Eguzki abesbatza
    Ordua: 19:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Herrian zehar
    Herria: Hernani
    Goiz Eguzki abesbatzaren emanaldia, Santa Zeziliaren omenez, kalean zehar.
  • Santa Zezilia
    Azaroak 22 (Hernani)
    Antolatzailea: Hernani Musika Eskola Publikoa
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Biteri kultur etxea
    Herria: Hernani
    Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleen emanaldia.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil