Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Azaroa 2018 >
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  

erakusketa

  • Pintura eta argazkia
    Azaroak 23tik - Abenduak 08ra (Hernani)
    Antolatzailea: Hernani Kultura
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Biteri kultur etxea
    Herria: Hernani
    Saioa Garciaren lanak.

Ametsen interpretazioa

  • Zilegi Eskola
    Azaroak 29 (Hernani)
    Antolatzailea: AEK
    Ordua: 18:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: AEK-ren lokalean (Nabarra Oñatz kalean)
    Herria: Hernani
    Aloña Bracerasen eskutik, ametsen interpretazioaren munduan murgilduko gara eta izan diren korronteen berri izango dugu.

Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak

  • Hitzaldia
    Azaroak 29 (Hernani)
    Antolatzailea: Hernani Errotzen
    Ordua: 19:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Biteri Kultur Etxea hernani
    Herria: Hernani
    Azaroaren 29an, osteguna, arratsaldeko 19:30etan, hitzaldia, Biteri kultur etxean. Joan Martin Elexpuruk hitz egingo. Idazlea, itzultzailea eta euskal filologian doktorea da elexpuru. Iruña-Veleian aurkitu diren grafito eta ostroken afera dela eta modu zientifikoan argitu dadila eskatuz dokumentatu eta horren alde idatzi du. Bisita gidatuak egiten ditu Maritxu Goikoetxearekin batera. Liburu bat idatzi du: Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak izenekoa. Asentamenduaren erromartasuna baieztatu ondoren, aurkitutako grafitoen idatziak aztertu ditu. Hainbat elkarrizketan esan duenez, "Arkeometria laborategi on batek goiz batean erabakiko luke Veleia auzia". Benetakoak ote diren galdetu ohi diotenean “egiazkoak dira gure ustez, baina humanitate zientziak ez dira aski dagoeneko eta laborategiek dute azken hitza” esaten du. Arabako Foru Aldundiaren esku zegoen Iruña-Veleiako ardura. 2008ko azaroan “oso kalitate eta intentzio eztabaidagarriko txostenetan oinarrituta, aztarnategia itxi eta auzibidean jarri zuen Eliseo Gil eta Idoia Filloy, hutsetik hasi eta hamabost urteko lan zehatzaren ondoren hiri erromatarra oso goian ipini zuten arkeologoak”, estaen du Elexpuruk. Juxtu orain, hamar urte igaro ondoren, epaibidean jarritako salaketak zabalduko direla dirudi. Hamar urte behar izan du epaile batek, arkeometria froga bat egin ala ez erabakitzeko?

Euskara

  • Mintzodromoa
    Azaroak 29 (Hernani)
    Antolatzailea: Euskara saila
    Ordua: 10:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Biteri kultur etxea
    Herria: Hernani
    Mintzodromoa, euskaraz aritzeko. Aurreneko saioa 10:00etatik 11:00etara, eta bigarrena, 18:00etatik 19:0etara.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil