Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Abendua 2018 >
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      

antzerkia

  • Antzezlana Aginagan: Ergela
    Abenduak 02 (Usurbil)
    Antolatzailea: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Aginagako Eliza Zaharra
    Herria: Usurbil

    Aktoreak: Sara Cozar eta Joseba Apaolaza.
    Sarrera: 5 euro.
    Zehaztasunak: “Froga psikologiko batzuetara aurkeztu da protagonista, diru pixka bat irabazteko asmoz. Bere arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joan da, baina tranpa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologo batek galdera sorta tranpatia egingo dio, gure gizon ergela urduritasunak jota utzi zoritxarreko amaierarik gerta ez dadin”.

erakusketa

  • Pintura eta argazkia
    Azaroak 23tik - Abenduak 08ra (Hernani)
    Antolatzailea: Hernani Kultura
    Ordua: 18:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Biteri kultur etxea
    Herria: Hernani
    Saioa Garciaren lanak.

Haurrentzako zinema

  • Haurrentzako zinea euskaraz: "Magiaren etxea"
    Abenduak 02 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.
    Ordua: 17:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Sutegiko auditorioa
    Herria: Usurbil

    Sinopsia: "Jabeek bertan behera utzitako katutxo bat babes bila dabil ekaitzak astindu duen egun batean. Halako batean, non sartuko eta sekula pentsatuko ez zuen etxerik harrigarrienean. Izan ere, jabea agure mago bat da eta etxea automataz eta tramankulu bitxiz beterik dauka. Magoak katutxoari harrera beroa egin badio ere, ez dute abegi onez hartu magiaren etxeko bizilagun guztiek, eta hauetako batzuek etorri berria etxetik kanporatzeko plan bat asmatuko dute.

    Egoerak okerrera egingo du agure magoa ospitaleratutakoan, bere ilobak aukera ezin hobea ikusiko baitu etxetzarra saldu eta aberasteko. Gure heroi gazteak, magiaren etxeko bizilagunen artean bere tokia irabazi nahirik, bizikideetako batzuekin bat egingo du bere bizileku magikoa babesteko".

    Ekoizpen urtea eta lekua: Belgika, 2013.
    Iraupena: 85 minutu.
    Zuzendariak: Ben Stassen, Jeremy Degruson.
    Sarrera: 3 euro, egunean bertan.

Euskara

  • Euskaraldia: amaiera ekitaldia
    Abenduak 02 (Usurbil)
    Antolatzailea: Euskaraldia Usurbil
    Ordua: 11:00-20:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Usurbil
    Herria: Usurbil

    15:00ak arte, pintxo berezien ibilbide gastronomikoa, Aitzaga, Bordatxo, Guria, Txiriboga eta Txirristra tabernetan. 150 euroko erosketa balearen zozketa.
    Antolatzailea: Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkartea.
    Babeslea: Usurbilgo Udala.

    17:00 Haurrentzako zinea euskaraz: “Magiaren etxea”.
    “Jabeek bertan behera utzitako katutxo bat babes bila dabil ekaitzak astindu duen egun batean. Halako batean, non sartuko eta sekula pentsatuko ez zuen etxerik harrigarrienean. Izan ere, jabea agure mago bat da eta etxea automataz eta tramankulu bitxiz beterik dauka. Magoak katutxoari harrera beroa egin badio ere, ez dute abegi onez hartu magiaren etxeko bizilagun guztiek, eta hauetako batzuek etorri berria etxetik kanporatzeko plan bat asmatuko dute”.
    Sarrera: 3 euro, egunean bertan salgai Sutegin.
    Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza Gazte Elkartea.

    18:00 Euskaraldiari bukaera emateko herriko artixten emanaldia Dema plazan.
    Ondoren, Euskaraldian parte hartu duten Ahobizi eta Belarriprest guztiekin eta eragile guztiekin, argazki erraldoia aterako da.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil